Fatteh
Fatteh (arabieraz, فتّة , zapaldua edo papurrak esan nahi du), fette, fetté, fatta edo fattah, Ekialde Hurbileko janari mota bat da, ogi zatiekin eta beste osagai batzuekin prestatzen dena.[1]
Fatteh | |
---|---|
janari | |
Osagaiak | ogi zapala, garbantzua eta jogurta |
Historia | |
Jatorria | Egipto, Siria, Palestina, Libano, Jordania eta Yemen |
Oso plater berezia eta antzinakoa da Egipton eta Ekialde Hurbileko hegoaldean, Damaskon, Beiruten, Jordanian eta Palestinan. Ekialde Hurbileko iparraldean, ordea, ez da ohikoa.
Eskualdeetako aldaerak
Platerak aldaera ugari ditu, tokian tokikoak, eta horietako batzuek izen berezia dute.
- Ekialde Hurbilean, Mediterraneo aldean: Fetté du izena, eta gosaltzeko nahiz gauen jaten da. Khubz ogi-pila bat jartzen da, gainetik labneh (jogurt moduko bat), lurrunetan egindako garbantzuak eta oliba-olioa, eta dena txikitu eta nahasi egiten da. Ondoren koilarakadatxo bat kumino botatzen zaio. Eta gero, edozein gauza gehitu ahal zaio: berenjena eta azenarioa, oilasko errea eta pinaziak batzuetan, arkume errea, espeziak eta jogurta, beste batzuetan. Fattoush, berriz, pita-ogi zatiekin egindako entsalada bat da, eta shâmiyâtaren familiakoa ere bada.
- Palestina: Gazako Fetté Gazzewié[2] egiteko, arroza prestatzen da oilasko- edo haragi-saldan, eta gero espezia leunak gehitzen zaizkio, kanela batez ere. Ondoren, arroza markook ogi zapal baten gainean jartzen da, eta gainetik ghee-a eta haragia. Musakhan ere fette-plater bat da.
- Egipto: egiptoarrek fatta izeneko plater bat prestatzen dute jaietarako, adibidez emakume baten lehen haurdunaldia ospatzeko edo Iftar bat egiteko Ramadanean. Baratxuri- eta ozpin-zaporea duen haragi-zopa batekin eta ogi zapal kurruskariarekin egina dago. Arrozarekin eta molokhian oinarritutako saltsa batekin zerbitzatzen da.
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Little foods of the Mediterranean : 500 fabulous recipes for antipasti, tapas, hors d'oeuvre, meze, and more | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
- (Gaztelaniaz) Things, Hands Doing. (2021-10-01). «Fatteh» 196 flavors (Noiz kontsultatua: 2023-11-16).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.