Fats Waller
Fats Waller, jaiotza-izenaz Thomas Wright Waller (New York, AEB, 1904ko maiatzaren 21a - Kansas City, AEB, 1943ko abenduaren 15a), Estatu Batuetako jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea izan zen.
Fats Waller | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Thomas Wright Waller |
Jaiotza | New York, 1904ko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Kansas City, 1943ko abenduaren 15a (39 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | DeWitt Clinton High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | James P. Johnson |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, abeslaria, kantugilea, jazz musikaria, orkestra zuzendaria eta musika-talde gidaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Fats Waller & His Rhythm |
Izengoitia(k) | Fats Waller |
Genero artistikoa | jazza |
Musika instrumentua | organoa pianoa ahotsa |
|
Jazzaren historiako piano-jotzailerik bikainetako bat izan zen.
Biografia
Hamabost urte zituela piano-jotzaile profesional gisa aritu zen kabaretetan eta antzokietan. Jazzeko kantari eta musikari handiekin jardun zuen: Bessie Smith, Louis Armstrong.
1930. urte aldera abestiak idazten hasi zen, eta 1934tik aurrera ehunka grabazio egin zituen bere talde txikiarekin.
Umore, asmamen eta irudimen handia zuen. Jazzeko lehen organo-jotzailea izan zen. Pieza ezagunen egilea da, hala nola Ain´t Misbehavin´, Honeysuckle Rose, Squeeze Me eta beste asko.
Zenbait filmetan ere -Stormy Weather (1943)- esku hartu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fats Waller |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.