Fatimako santutegia
Fatimako santutegia (portugesaz Santuário de Fátima) Portugalgo Santarem barrutian dagoen Cova da Iria udalerrian kokatutako santutegi ospetsu bat da. Ourém udalerritik 11 kilometrora dago, Leiria hiritik 25 kilometrora, Lisboa hiritik 120 kilometrora eta Oporto hiritik 180 kilometrora.
Fatimako santutegia | |
---|---|
European Marian Network | |
Fatimako santutegiaren aurrealdea. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Portugal |
Portugalgo barrutia | Santarem |
Portugalgo udalerria | Ourém |
Freguesia | Fatima |
Koordenatuak | 39°37′57″N 8°40′18″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928ko maiatzaren 13a |
Izenaren jatorria | Fátimako Ama Birjina |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Leiria-Fátimako elizbarrutia |
Izena | Maria Fátimako Ama Birjina |
Arkitektura | |
Materiala(k) | harria |
Estiloa | Neobarrokoa |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
1917an Lúcia de Jesus, Francisco Marto eta Jacinta Marto haurrek Fatimako Ama Birjina agertu zitzaiela baieztatu zuten (ordutik aurrera Hiru Artzaintxoak ezizena jaso zutelarik). Agerpen horietako batean Ama Birjinak leku hartan kapera bat eraikitzeko esan ziela aipatu zuten, hain zuzen ere gaur egun santutegiren erdigunea dena, bertan Nossa Senhora edo Gure Amaren irudia dagoelarik. Santutegia 1928an eraikitzen hasi eta 1953ko urriaren 7an sagaratu zen. Denbora igaro hala, santutegia handituz joan zen, azkenik gaur egun ezagutzen dugun eraikin multzoa izatera iritsi arte, bi basilika izatera ailegatuz.
Iruditegia
- Basilikaren aurrealdea.
- Basilikaren barnealdea.
- Fatimako Ama Birjinaren irudia, agerpenen kaperan.
- Santutegiaren ikuspegi panoramikoa.
Kanpo estekak
- Fatimako santutegiaren webgunea (eleanitza)