Fatima Frutos
Fátima Frutos (Donostia, 1971) idazle, kazetari eta gizarte-langilea, Nafar Idazleen Elkartearen sortzaile bat izan zen eta, egun, elkartearen presidentea da.[1]
Fatima Frutos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1971 (52/53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Obra
Bakarkako lanak
Hauek dira bere poesia liburuak:[2]
- De carne y hambre. Gipuzkoako Ateneoaren Poesia Erotikoaren saria 2009an.
- Andrómeda encadenada. Kutxa - Irun hiria saria, Alberdania, 2011. Bigarren edizioa Alberdania 2021.
- Epitafio para una odalisca. Jaime Gil de Biedma poesia sariaren finalista. El Gallo de Oro, 2014.
- Haikus desde el río-Haikus aus dem Fluss. Berenice, 2017.
- En brazos de la belleza. Eunate, 2018.
- Monjas, putas y locas. María del Villar Berruezo XXV. nazioarteko saria, 2020an.
Elkarlanean
- Lira al viento, Ramón Elías Laffita idazle kubatarrarekin batera. Nafar-kubatar antologia poetikoa. Eunate, 2020an.
Opera
Bere Andrómeda encadenada, Òpera de Butxaca i Nova Creació konpainiaren eskutik, opera gisa moldatzen ari da. Moldaketaren arduraduna Agustí Charles musikagilea da.[3]
Dokumentala
Tomás Yerrorekin batera, 2018an, La poesía como camino dokumentalean hartu zuen parte. Lana ingelesera eta alemaniera itzuli egin zen.
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.