Fatima Amiri

Fatima Amiri (Afganistan, 2005) 2022ko irailaren 30ean Kabulen egin zen eraso suizidatik bizirik atera zen pertsonetako bat da. 2022an BBCk munduko 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuen.[1]

Fatima Amiri
Bizitza
Jaiotza2005 (18/19 urte)
Herrialdea Afganistan
Jarduerak
Jarduerakikaslea
Jasotako sariak

2022ko erasoa

Fàtima Amiri Kabulgo ikastetxe batean egindako eraso terroristatik bizirik atera zen. Inguruko ospitalera korrika egin zuen.[2] Zauri larrien ondorioz begi bat eta belarri bat galdu zituen. Aurpegian metraila du oraindik, baita masailezurreko mina ere.[1][2][3][4][5]

Medikuen arabera, atzerrira joan behar zuen kirurgia delikatua behar zuelako aurpegiko metraila atera, masailezurra konpondu eta belarriaren barne-ehuna lehengoratzeko. Baina, Fatimaren familia oso pobrea izanik, ezin zuen neskaren bidaia ordaindu.[6]

2022ko azaroan, Virginian bizi zen afganistango bikote batek crowdfunding bat ireki zuen Fàtima tratatzeko, eta, bi astetan, behar zen dirua bildu zen.[6] Beste iturri batzuen arabera, diru-bilketa Farhad Daryak eta Musa Zafarrek sortu zuten.[7] Hari laguntzeko, besteak beste, OS Campaigners eta The Omar Jan Mayaar Foundation kanpainak egin zituzten. Nazioarteko zigorren ondorioz zaila zen afganistarena dirua bidaltzea eta bertan zeuden enbaxada gehienak itxita egoteaz gain gobernuak pasaporteak emateari utzi zion.[6]

Zailtasunak zailtasun, 2022ko abenduaren hasieran, Fatima Amiri Turkiara iritsi zen tratamendu medikoari ekiteko.[7]

Erasoak eragindako zaurietatik sendatzen ari zen bitartean, Afganistango unibertsitateko azterketara aurkeztu zen. "Kankor" izeneko azterketara aurkeztu ziren 100.000 ikasleetatik hamar hoberen artean geratu eta Kabulgo Unibertsitatean informatika ikastea erabaki zuen.[2][3][4][5][8][9][10][11]

Sariak eta Aitortzak

Erreferentziak

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.