Father of the Bride (1991ko filma)
Father of the Bride (euskaraz Emaztegaiaren Aita) 1991ko Charles Shyer estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Spencer Tracy eta Elizabeth Taylor aktoreek antzeztutako 1950ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da. Steve Martin, Diane Keaton, Kimberly Williams, George Newbern, Martin Short, B. D. Wong eta Kieran Culkin aktoreek antzeztu zuten.
Father of the Bride (1991ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1991 | |||
Izenburua | Father of the Bride | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | sarbide-bizipena eta film komikoa | |||
Iraupena | 100 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Father of the Bride (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Los Angeles eta Santa Monica | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Charles Shyer (en) | |||
Gidoigilea(k) | Frances Goodrich Albert Hackett Nancy Meyers Charles Shyer (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Steve Martin Diane Keaton Kimberly Williams-Paisley (Annie Banks-MacKenzie (en) ) Martin Short Kieran Culkin George Newbern B. D. Wong Peter Michael Goetz Chauncey Leopardi David Day (en) Eugene Levy Richard Portnow Sarah Rose Karr Ed Williams David Pasquesi (en) Ira Heiden | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Nancy Meyers | |||
Konpainia ekoizlea | Touchstone Pictures | |||
Edizioa | Richard Marks | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Alan Silvestri | |||
Argazki-zuzendaria | John Lindley | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Los Angeles | |||
kronologia | ||||
|
Father of the Bride Part II (1995) jarraipena izan zuen.
Argumentua
San Marino hiria, Kalifornia. George Banks (Steve Martin) adin helduko baina espiritu gazteko gizona da, horregatik bere 22 urteko Annie alaba (Kimberly Williams-Paisley) ezkontzera doala ezin sinisturik dago, berarentzat oraindik neskato bat baita. Denek Bryan MacKenzie (George Newbern) senargaia mutil zintzo eta bikaina dela uste duten arren, Grogentzat bere etsai bilakatuko da, haren alaba betiko galduko duela uste baitu. Horri ezkontzaren kostu ikaragarria gehitu behar zaio, senargaia Bel Air auzoko goi maila sozialeko famili bateko senidea baita.
Aktoreak
- Steve Martin: George Banks
- Diane Keaton: Nina Banks
- Kimberly Williams: Annie Banks-MacKenzie
- Kieran Culkin: Matty Banks
- George Newbern: Bryan MacKenzie
- Peter Michael Goetz: John MacKenzie
- Kate McGregor-Stewart: Joanna MacKenzie
- Martin Short: Franck Eggelhoffer
- B. D. Wong: Howard Weinstein
- Richard Portnow: Al
- David Pasquesi: Hanck
- Chauncey Leopardi: Cameron
- Eugene Levy: Enkanteko abeslaria
- Marissa Lefton: Annie, 3 urterekin
- Sarah Rose Karr: Annie, 7 urterekin
- Amy Young: Annie, 12 urterekin
- Ira Heiden: Supermerkatuko biltegiko mutila
- Britt Leach: Supermerkatuko manager laguntzailea
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)