Father Mathew zubia

Aita Mathew zubia (ingelesez Father Mathew Bridge, irlanderaz Droichead an Athar Maitiú) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuan dagoen zubi bat da. Liffey ibaia zeharkatzen du, Lower Bridge Street eta Christ Church Street kaleak elkartuz.

Father Mathew zubia
Kokapena
Koordenatuak53°20′44″N 6°16′33″W
Map
DiseinatzaileaGeorge Knowles (en) Itzuli
Dimentsioak45 (luzera) m
Gurutzatzen duLiffey ibaia
Zubibegiak3

    Theobald Mathew (1790–1856) irlandar apaiz katolikoaren omenezko izena darama.

    Historia

    Gaur egun zubi hau dagoen gunean jada 1014an egurrezko zubi bat bazegoen, ziur aski Bridge of Dubhghall deitua. Halere, bikingo eta normandarren garaietan hainbat aldiz suntsitua eta berreraikia izan zen. Gaur egun ikus daitekeen zubia 1816an eraiki zen, hiri honetako O'Donovan Rossa zubia eta Dublindik hurbil dagoen Lucan udalerriko Lucan zubiarekin batera. Urte hartako abenduaren 10ean inauguratu zen.

    Iruditegia


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.