Fatalismo

Fatalismoa gertakizun guztiak halabeharraren mende daudela dioen doktrina da.[1] Fatalismo terminoa latinezko fatum hitzetik sortzen da, "patua" esan nahi duena. Beraz, «fatalistak» askatasuna ukatuz gizakiari ezinbestean gailenduko litzaiokeen beharrean sinesten du. Zentzu arruntean, fatalismoa gertaeren determinismoan sinesteari dagokio, giza nahimenetik kanpoko kausek gidaturik, dela jainkoak bezalako naturaz gaindiko indarretatik, lege naturaletatik, ingurutik edo iraganean lortutako esperientzietatik datorren determinismo hori.

Fenomeno naturalen mugimendu gupidagabea patuaren eredutzat hartzen da batzuetan.

Fatalismoaren nozio horrek konnotazio negatiboa dakar, bai hizkuntza arruntean, bai filosofikoan. Aitzitik, determinismoaren jarrera nagusitu da, zeinak gertaeren kateatzea kausalitatearen printzipio logikoaren arabera postulatzen baitu.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Fatalismo. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..

Kanpo estekak

Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.