Fashodako gatazka
Fashodako gatazka istilu inperialista izan zen, 1898an gertaturikoa, Frantziak eta Erresuma Batuak beren afrikar koloniak lotzeko trenbideak egin zituztenean. Fashoda -Sudango herri txiki bat- trenbide bien elkargunean zegoenez, istiluen agertoki bilakatu zen.
Fashodako gatazka | ||
---|---|---|
Mota | international crisis (en) mugako istilu | |
Honen izena darama | Kodok (en) | |
Denbora-tarte | 1898ko irailaren 18a - 1898ko azaroaren 3a | |
Herrialdea | Hego Sudan | |
Parte-hartzaileak | ||
Kausa | Q108801442 | |
Britainiarrek Kairotik Esperantza Oneko lurmuturreraino hedatu nahi zuten beren agintea; frantziarrek, berriz, Atlantikotik Itsaso Gorriraino Sahara eta Sahelen zehar, eta Brazzavilletik Djibutiraino Afrika ekuatorialean. Potentzia bien asmoek Fashodan egin zuten talka. Frantziarrek Brazzavilletik bidali zuten espedizio militar bat, eta Djibutitik zetorren zutabe batekin elkartu zen bertan.[1] Ondoren, britainiar ontzidi bat Egiptotik iritsi zen, Nilon barrena. Tirabirak eta negoziazioez beteriko hilabete batzuk pasa ondoren, frantziarrek atzera egin zuten (izan ere, gutxiago izateaz gain, ez zuten ontzien babesik).
Metropolietan besteen espansionismoaren ikurtzat hartu zuten gatazka, eta alde bietan agerraldi nazionalistak egin zituzten. 1904an, Entente Cordiale sinatzean, Frantziak Egiptoren britainiar jabetza onartu zuen, eta baita Sudanen anglo-egiptoar jabekidetza ere; trukean Maroko bereganatu zuen.[2]
Erreferentziak
- Michel Côte, Mission de Bonchamps: Vers Fachoda à la rencontre de la mission Marchand à travers l’Ethiopie, Paris, Plon, 1900.
- Bell, P.. (2014). France and Britain, 1900–1940: Entente and Estrangement. Londres: Routledge, 3 or. ISBN 9781317892731..
Kanpo estekak
Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |