Fartsa
Fartsa hitza latinetik dator, "farcire", hau da, hegaztien janarian betegarri gisa sartzen zen zerbait izendatzen zuena. Antzerki mintzairan, atsedenaldietan, astia pasatzeko sartzen ziren komediatxoak ziren. Beraz, hutsune horiek betetzeko komediatxo laburrak ziren.[1]
Historia
Autore grekolantindarren obren tartean egiten baziren ere, esaterako Aristofanes eta Plautoen lanetan, genero gisa Erdi Aroa sortu eta ugaritu zen. Horren adibide oso ona XV. mendean antzinako frantsesez idatzitako La Farce de Maître Pathelin dugu. Ondoren, fartsak, tradizio luzea izan du Europako antzerkigintzan.
Euskal Herriko fartsak
Euskal antzertian zenbait fartsa garatu dira:
- Xaribariak
- Martzelino Soroa: Anton Kaiku, 1862an.
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia, 2008, 331 or. Patri Urkizuen sarrera.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.