Farrah Fawcett

Farrah Fawcett (Corpus Christi, Texas, 1947ko otsailaren 2a - Santa Monica, Kalifornia, 2009ko ekainaren 25), aktorea estatubatuarra izan zen. Charlie's Angels telesailagatik egin zen famatu. Luzaroan Ryan O'Neal aktorearen bikotekidea izan zen.

Farrah Fawcett

(1977)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFarrah Leni Fawcett
JaiotzaCorpus Christi, 1947ko otsailaren 2a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSanta Monica, 2009ko ekainaren 25a (62 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
AitaJames William Fawcett
AmaPauline Alice Evans
Ezkontidea(k)Lee Majors  (1973ko uztailaren 28a -  1982ko otsailaren 16a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaTexasko Unibertsitatea Austinen
W. B. Ray High School (en) Itzuli
Pershing Middle School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, modeloa, zinema ekoizlea, artista, artista bisuala, antzerki aktorea eta aktorea
Tenis
 
Altuera169 zentimetro
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0000396 Allocine: 27022 Rottentomatoes: celebrity/farrah_fawcett Allmovie: p22885 50737 TV.com: people/farrah-fawcett IBDB: 112830
Find a Grave: 38733716 Edit the value on Wikidata

Biografia

Farrah Fawcett Corpus Christin jaio zen, Texasen (AEB), 1947ko otsailaren 2an. Aita James William Fawcett (1917ko urriaren 14-2010eko abuztuaren 23) izan zen, kontratista petrolio-hobietan, eta ama, berriz, Pauline Alice Fawcett (ezkon aurretik Evans; 30 enero 1914ko urtarrilaren 30-4 marzo 2005eko martxoaren 4) etxekoandrea. Ahizpa zaharrena Paredes Diane Fawcett (1938ko urriaren 27- 2001eko urriaren 16) artista grafikoa da.

Familia katolikoaren senan hezi zen Farrah eta Corpus Christiko WB Ray High Schoolen graduatu zen, askotan hautatu zutelarik ederrena bere ikaskideek.

1965-68 artean, Austineko Texasko unibertsitatera joan zen, arte ikasketak egitera. Hemen ere segituan hautatu zuten Campuseko 10 ikasle ederrenen artean eta haren argazkiak Hollywoodeko agentzietara bidali zituzten. Agente horietako batek, David Mirischek deitu zion eta Los Angelesera etortzeko deitu zion. Berak uko egin zion, baina hurrengo 2 urteetan ere deitu zion. Azkenean, 1968an, gurasoek Hollywooden zortea probatzeko baimena eman zioten eta hara abiatu zen Fawcett

Lanbidea

Charlie's Angels, 1976an
Charlie's Angels, 1976an

60ko hamarkadaren bukaera eta 70ekoaren hasieran, publizitatearen munduan sartu zen eta, itxura eder harekin, txanpu iragarki bat baino gehiago egin zuen.

Paper txiki bat lortu zuen Myra Breckinridge (1970) komedian eta Raquel Welch, John Huston, Mae West edo Tom Sellecken ondoan lan egiteko aukera izan zuen, baina benetako arrakasta ez zitzaion 1976ko irailera arte iritsiko, Aaron Spellingek Charlie's Angels telesaileko Jill Monroe pertsonaiaren papera egiteko deitu zionean.

Fawcetten irudia ezagunenetako bat bilakatu zen mundu osoan eta seriea benetako fenomeno soziologikoa izan zen, baina aktoreak ez zuen lehen denboraldia baino gehiago iraun eta, alde egiteko erabakia hartuta zuenez, Cheryl Laddek hartu zuen haren ordea. Spellingen ekoizlearekin kontratoa sinatuta zuenez, demanda jarri zioten alde egiteagatik eta galdu egin zuen, ondorengo denboraldietako beste 6 kapituluetan parte hartu beharrean izan zelarik. Garai horretan, Lee Majors aktorearekin ezkonduta zegoen eta Farrah Fawcett-Majors izena atera zen kreditoetan.

Hartutako ospeaz baliatuta, zineman arrakasta izaten saiatu zen, baina, Stanley Donenen Saturn 3 zientzia-fikzioko filman lan egin bazuen ere eta Kirk Douglasen ondoan gainera, ez zuen espero zuena lortu.

Robert M. Youngen Extremities (1986) filma ere etorri zen gero eta, 2000n, Robert Altmanen Dr. T. and the Women, Richard Gerekin.

Aldiz, telebistan, karrera homogeneagoa egitea lortu zuen, telefilm eta serie ugaritan parte hartu zuelarik. Horregatik jaso zituen Emmy Sarietarako 3 izendapen.

Bikotekideak eta seme-alabak

1973tik 1982ra arte Lee Majorsekin ezkonduta egon zen, tarte horretan, abizena aldatuta erabili zuelarik: Fawcett-Majors.

1979an, bananduta zegoen, jada, eta Ryan O’Nealekin hasi zen harremanetan. Bikoteak seme bat izan zuen 1985ean: Redmond

Minbizia

2006an, Fawcettek koloneko minbizia zuela jakin zen eta kirurgia eta kimioterapia jasan zituen[1].

Errekuperatuta zegoela iragarri zuten, baina, 2007ko maiatzaren 16an, berriro aurkitu zioten polipo txar bat tratatua izan zen leku berean. Erradioterapiarekin jarraitu zuten eta artista Alemaniara joan zen tratamentu berezi bat probatzeko, AEB-etan egiten ez zena.

Hala ere, 2009ko apirilean, berriro ingresatu beharrean izan zen Los Angeleseko ospital batean eta gibeleko metastasiak ez zuen atzerapausorik, jada[2].

Heriotza

Fawcett 2009ko ekainaren 25ean hil zen, 62 urte zituenean. Kaliforniako Santa Monicako Saint John's Osasun Zentroan, Ryan O'Neal izan zuen ondoan[3].

2009ko ekainaren 30ean egin zizkioten hiletak Los Angelesen eta Westwood Village Memorial Park-eko hilerrian eman zioten lur. Heriotzaren berriak ez zuen hainbesteko oihartzunik izan, Michael Jackson ere egun berean hil zelako[4].

2010ean, Arte eta Zientzia Zinematografikoen Akademiak Fawcett ahaztu egin zuen 2009ko heriotzen zerrenda Oscar Sarien egunean eman zuenean. Michael Jackson ez zegoen bereziki zinemara lotuta eta omenaldi handia egin zioten hari, Farrahen lagunak haserretu zirelarik. Ryan eta Tatum O'Neal artistak ezezik, Jane Fonda, Roger Ebert kritikoak eta beste askok protesta egin zuten eta hurrengo urtean egin zioten omenaldia.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Farrah Fawcett Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.