Faro
Faro Portugalgo hiria da, herrialdearen hego-ekialdean dagoena eta Faroko Barrutiaren hiriburua dena, bai eta Algarbe eskualdearena ere. 2011ean ia 64.560 biztanle zituen.
Faro | |||
---|---|---|---|
Portugalgo udalerria | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | ![]() | ||
Portugalgo barrutia | Faro | ||
Alkatea | Rogério Bacalhau (en) ![]() | ||
Posta kodea | 8000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 37°00′58″N 7°56′06″W | ||
![]() | |||
![]() | |||
Azalera | 202.57 km² | ||
Altuera | 10 m | ||
Mugakideak | Loulé (en) ![]() ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 64.560 (2011) | ||
Dentsitatea | 318,7 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1266 | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Málaga, Tanger, Praia, Macao, Baiona, Huelva, Bolama (en) ![]() | ||
cm-faro.pt |
Historia
Ria Formosa aintzirak gizakiak erakarri zituen Paleolito garaian dagoeneko. Mendeek aurrera egin ahala asentamendua haziz joan zen erromatar garaian Ossonoba izena izan zuena. III mendetik aurrera bisigodoek apezpikutza ezarri zuten bertan.
713 urtean mairuak iritsi ziren eta Ossonoba (arabieraz Uḫšūnubaḧ, أخشونبة) Iberiar Penintsulako hego-mendebaldeko hiri garrantzitsuena bilakatu zuten, IX mendean printzerria ere bihurtu zen tarte labur batez eta harresiak eraiki ziren hiria inguratuz. X mendean Santa Maria izena erabiltzan hasi zen (arabieraz Shantamariyyat al-Gharb). Beranduago hasiko zen "Faro" izena erabiltzan. Mairuak bertan agintari ziren bost mendeetan juduak ere izan ziren bertan eta Itun Zaharraren kopia ezagunak egin zituzten.
Alfontso III.a Portugalgoak 1249an eskuratu zuen Faro eta Algarbeko administrazioa bertan ezarri zuen. XVI mende bukaeran espainiarren menpe egon zen Portugal eta 1596an Essexeko kondeak hiria harpilatu zuen. 1577an mendebalderago dagoen Lagos bihurtu zen Algarbeko hiriburu baina 1755eko lurrikarak sorturiko tsunamiak hiria suntsitu zuen baina Ria Formosa aintziraren hareazko barrak Faro salbatu zuen eta bera bihurtu zen berriz eskualdeko hiriburu.
Geografia
Faro Portugalgo hegoaldeko kostaldean dago, Santa Maria lurumuturrean eta Ria Formosa aintziraren ondoan.
Aintzirak 170 km²-tako azalera dauka eta hondartza luze bat ere bai, Farotik zazpi kilometrotara dagoena. 1987an Parke Nazional izendatu zuten.
Banaketa administratiboa
Fregesiak
- Conceição de Faro
- Estoi
- Montenegro
- Santa Bárbara de Nexe
- São Pedro
- Sé
Klima
![]() ![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 16.1 | 16.7 | 18.4 | 19.8 | 22.4 | 25.4 | 28.7 | 28.8 | 26.7 | 23.1 | 19.4 | 16.7 | 21.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.9 | 12.55 | 13.65 | 15.1 | 17.45 | 20.55 | 23.3 | 23.4 | 21.8 | 18.7 | 15.15 | 12.65 | 17.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.7 | 8.4 | 8.9 | 10.4 | 12.5 | 15.7 | 17.9 | 18.0 | 16.9 | 14.3 | 10.9 | 8.6 | 12.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 77.8 | 72.4 | 39.0 | 38.4 | 21.1 | 7.6 | 1.4 | 4.3 | 14.0 | 66.6 | 86.1 | 94.1 | 522.8 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 12 | 13 | 9 | 10 | 7 | 4 | 1 | 1 | 3 | 9 | 10 | 11 | 90 |
[erreferentzia behar] |
Ondasun nabarmenak
- Faroko katedrala.
- Apezpikuaren jauregia.
- Arco da Vila.
- Ria Formosa Parke Naturala.
- Estoiko bizkondearen jauregia.
Iruditegia
- Apezpikuaren jauregia.
- Arco da Vila.
- Alfontso III.aren estatua.
- Udaletxea.
- Harresiak.
- Erdigune historikoa.
- Kirol kaia.
- Hondartza.
Demografia
Bilakaera demografikoa (1801 – 2011)[1] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1801 | 1849 | 1900 | 1930 | 1960 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | ||
23 881 | 18 733 | 34 104 | 28 456 | 35 651 | 45 109 | 50 761 | 58 051 | 64 560 |
Hiri senidetuak
Farotar ezagunak
- Sara Martins (1977-), aktorea.
- Fabio Felicio (1982-), futbolaria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Portugesez) Hiriko webgune ofiziala