Farmakozinetika

Farmakozinetika[1] botika batek, edozein administrazio-bide erabiliz pazienteari eman ondoren, gorputzean jasaten dituen xurgapena, banaketa, transformazioa eta eliminazioa aztertzen dituen diziplina da. Botika edo sendagai berriak garatzeaz eta tratamendu farmakologikoen dosifikazio-araubideak optimizatzeaz ere arduratzen da.[2]

Michaelis-Mentenen zinetika aurkezten duen grafikoa.

Horretarako, organismoaren eta farmakoaren artean gertatzen diren prozesu ugariak sinplifikatzen dituzten hainbat eredu garatu dira. Horien barruan eredu multi- edo polikonpartimentalak askotan errealitatea egokiago deskriba badezake ere, deskribapen horrek dakarren konplikazio matematikoak eredu mono- eta bipartimentalak dira erabilienak. Kontzeptu horren oinarria da, askotan, jatorriz multipartimental gisa hobeto deskribatzen den eredu batek ez duela desberdintasun kliniko esanguratsurik izaten, baldin eta bikoitz monokorpatimental batera sinplifikatzen bada. Ikuspegi horretatik, farmakoak organismoan egiten dituen urratsei buruzko azterketa xehatua LADME akronimoarekin taldekatzen dira. Ingelesetik dator eta hau da bere esanahia:

  • Liberation (askapena)
  • Absortion (xurgapena)
  • Distribution (banaketa)
  • Metabolism (metabolismoa)
  • Excretion (iraizketa)

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Saiakuntza Klinikoak Hiztegia] [2020]
  2. Euskalterm: [Onkologia Hiztegia] [2015]

Kanpo estekak

Medikuntza Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.