Farmacia de guardia
Farmacia de guardia (euskaraz Goardiako Botika) Espainiako komedia telesail bat da. Antonio Mercero lasartearrak zuzendu zuen. 1991ko irailaren 19tik 1995eko abenduaren 28raino ostegun gauero Antena 3 katean aireratu zen. Espainian sekulako ikuslego kopurua bereganatu eta inoizko espainiar telesail ikusienetako bat izan zen.
Farmacia de guardia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Antonio Mercero |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 169 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Sitcoma |
Hizkuntza | gaztelania |
Iraupena | 25 minutu |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Antonio Mercero |
Gidoigilea(k) | Antonio Mercero Ignacio del Moral Ituarte Daniel Sánchez Arévalo Juan Bas |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Bernardo Bonezzi (en) |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Antena 3 |
Hasiera-data | 1991ko irailaren 19a |
Amaiera-data | 1995eko abenduaren 28a |
Argumentua
Lourdes Cano (Concha Cuetos) Madrilgo auzo bateko botika baten jabea den botikaria eta familiako ama banandua da, bere senar ohia (Carlos Larrañaga) gonazale eta hitzontzia da. Dena den, senar-emazte ohiek adiskide izaten jarraitzen dute.
Aktoreak
- Concha Cuetos - Lourdes Cano (botikaria)
- Carlos Larrañaga - Adolfo Segura (Lourdes Canoren senar ohia)
- Julián Gonzalez - Guillermo "Guiller" Segura Cano (Lourdes eta Adolforen semea)
- Miguel Ángel Garzón - Enrique "Quique" Segura Cano (Lourdes eta Adolforen semea)
- Alicia Rozas - Fanny, Lourdesek adoptatutako alaba.
- Eva Isanta - Isabel Cano (Kanariasera bizitzera joan den Lourdes eta Adolforen alaba)
- Maruchi León - Pili (lehen botikari laguntzailea)
- África Gozalbes - Reyes "Queen" (bigarren botikari laguntzailea)
- Emma Ozores - Sandra (hirugarren botikari laguntzailea)
- Esperanza Grases - Doña Paquita (bere Alejandro II katuarekin obsesionatutako botikako ohiko bezeroa den atsoa)
- Diana Salcedo - Doña Consuelito (ia beti Doña Paquitaz lagundurik botikara doan ohiko bezeroa den atsoa)
- María Adánez - María (Quiqueren lehenbiziko neskalaguna)
- Cesáreo Estébanez - Romerales sarjentua
- María Garralón - María de la Encarnación (polizia, Romeralesen lankidea)
- Álvaro de Luna - Carlos (Guilleren irakaslea eta Lourdesen bikotea)
- Ángel Pardo - Chencho (pareko tabernako zerbitzaria)
- Ángeles Macua - Catalina (Lourdesen laguna)
- Mercedes Alonso - Begoña (Lourdesen laguna)
- Miguel Ángel Valcárcel - Piña (Guilleren laguna)
- Iñaki Vallejo - Marmota (Guilleren laguna)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.