Fariseu
Fariseuak (hebreeraz: פרושים, perushim "bereizitakoak"), antzinako juduen artean, legearen aginduak, itxuraz bederen, hertsiki betetzen zizutenen taldekoa izan zen. Garrantzia handia izan zuten farisearrek Joan Hirkanoren garaietatik aurrera (K.a. 135- K.a. 105), errege asmonearrek jazarri bazituzten ere. Legeari oso atxikiak ziren; ahozko tradizioaren arabera argitzen zuten legea, eta hura zehaztu eta berrikuntzak sartzen zituzten. Ebanjelioetan itxurakeria leporatzen zaie (hortik farisau hitzaren zentzu txarra, itxurati eta azal huts bezala). Haiei esker iraun zuen bizirik judaismoak 70. urteko hondamendiaren ondoren.
Kanpo estekak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-12-2 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.