Fargo (telesaila)

Fargo estatubatuar umore beltzeko thriller antologia telesaila da, Noah Hawleyk 2014an FX katerako sortua. Coen anaien 1996ko izenburu bereko filmetik hartzen du izena. Telesailaren denboraldi bakoitza garai ezberdin batean kokatzen da eta istorio ezberdin batek ardazten du, pertsonaia berriekin. Hala ere, bai denboraldi ezberdinak zein jatorrizko filma denbora-marra berean kokatzen dira, eta erreferentzia gurutzatu gutxi batzuk azaltzen dira. Telesailak Coen anaien filmetako gai eta elementu ugari jasotzen ditu. Coen anaiak telesaiaren ekoizle eragileak dira, Hawleyrekin batera.

 Fargo (telesaila)
Jatorria
Sortzailea(k)Noah Hawley (en) Itzuli
IzenburuaFargo
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sasoi kopurua5
Atalak51
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoapsychological thriller (en) Itzuli, black comedy television program (en) Itzuli, telebista drama, komedia dramatikoa eta polizia-telesaila
Deskribapena
OinarrituaFargo
Grabazio lekua(k)Calgary, Strathmore (en) Itzuli eta High River (en) Itzuli
Antzezlea(k)
Billy Bob Thornton (Lorne Malvo (en) Itzuli)
Allison Tolman (Molly Solverson (en) Itzuli)
Colin Hanks
Martin Freeman (Lester Nygaard (en) Itzuli)
Bob Odenkirk
Adam Goldberg
Russell Harvard
Oliver Platt
Patrick Wilson
Ted Danson
Kirsten Dunst
Jean Smart











Ekoizpena
EkoizleaChad Oakes (en) Itzuli
[[Kategoria:Chad Oakes (en) Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Ekoizle eragileaWarren Littlefield (en) Itzuli
Adam Bernstein
Bestelako lanak
MusikagileaJeff Russo (en) Itzuli
Emanaldia
Jatorrizko igorlea FX
Hasiera-data2014ko apirilaren 15a
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaMinnesota, Ipar Dakota eta Hego Dakota
Fikzio-unibertsoaFargo universe (en) Itzuli

fxnetworks.com…
IMDB: tt2802850 Allocine: 11042 Rottentomatoes: tv/fargo Metacritic: tv/fargo TV.com: shows/fargo
Facebook: FargoFX Twitter: FargoFX Instagram: fargo Youtube: UCdtGvLefetURhWsuhAy6AUA Edit the value on Wikidata

Sinopsia

Lehen denboraldia (2014)

2006. urtean, Lorne Malvo Minnesotako Bemidji herritik igaro da, eta bere maltzurkeria, biolentziak eta faltsukeriak eragina du bertako biztanleengan; horien artean Lester Nygaard aseguru-saltzaile gizajoa dago. Bien bitartean, Molly Solverson komisaria eta Gus Grimly Dulutheko poliziakidea elkarlanean ari dira Malvo eta Nygaardekin zerikusia izan dezaketen hilketa batzuk argitzeko.

Bigarren denboraldia (2015)

1979. urtean Luvernen (Minnesota), Peggy Blumquist ileapaintzailea eta bere senarra, Ed Blumquist harakina, Rye Gerhardt auto-istripuz hil dutela ezkutatzen saiatzen ari dira: Rye Fargoko (Ipar Dakota) gaizkile-familia baten amalehenaren semea da. Bien bitartean, Lou Solverson estatu soldadua eta bere aita, Hank Larsson sheriffa, jatetxe batean gertatutako hilketa hirukoitz bat ikertzen ari dira, Ryekin lotura duena.

Hirugarren denboraldia (2017)

2010. urtean, Ray Stussy, St.Cloudeko baldintzapeko askatasun ikuskatzailea, eta Nikki Swango bere neskalaguna, baldintzapean dagoena, bizitza hobe eta aberatsago bati buruz amesten ari dira. Hori lortzeko, zigilu-bilduma baliotsu bat lapurtzen saiatzen dira Rayren anai nagusi arrakastatsuari, Emmit, "Minnesotako Parkingen Errege" delakoa. Plana alabaina gaizki ateratzen zaie, eta bikoteak bi hilketa ezkutatu beharko ditu, horien artean Gloria Burgle Eden Valleyko poliziaburuaren aitaordearen hilketa. Bien bitartean, bi urte lehenago enpresa ilun batek emandako mailegua itzuli nahi du Emmitek, baina enpresa misteriotsuak eta bere langileek, V. M. Varga eta Yuri Gurkak zuzenduta, plan ezberdinak dituzte.

Laugarren denboraldia (2020)

1950eko hamarkadako Missourin girotua. Hegoaldeko Estatu Batuetako segregazio-legeetatik ihes egin duten afro-amerikarrez osatutako krimen-sindikatu batek tirabirak ditu Kansas Cityko mafiarekin.

Bostgarren denboraldia (2023)

Atal berriak eskola giroko istilu eta zalaparta betean abiatzen dira. Ikasle, irakasle, guraso... denak ari dira elkar joka. Alaba magalean duela, emakume protagonista zur eta lur dago, ikusten ari dena sinetsi ezinik. Baina indarkeria halakoaz kutsatuta edo, bera ere polizia agente bat jotzen hasiko da, bat-batean. Txanponaren beste aldean, sendi aberats bat, Gabonetako familia argazkirako posatzen, metrailetak eskuan dituztela. Zorrak kitatzeaz arduratzen dira AEBetako agentzia milioidun batean; ama da haien burua. Logika horietatik guztietatik kanpo bizi da istorioko hirugarren protagonista nagusia, Ipar Dakotako sheriffa. Bere autoritatea edonoren eta edozeren gainetik dagoela uste du, eta hala adierazten du egunerokoan: esaterako, hilketa misteriotsu bat argitzera datozen detektibeei biluzik harrera eginda.[1]

Aktoreak

Lehen denboraldia

Bigarren denboraldia

Hirugarren denboraldia

Laugarren denboraldia

  • Chris Rock: Loy Cannon
  • Francesco Acquaroli: Ebal Violante
  • Andrew Bird: Thurman Smutney
  • Gaetano Bruno: Constant Calamita
  • Jessie Buckley: Oraetta Mayflower
  • Emyri Crutchfield: Ethelrida Pearl Smutney
  • Salvatore Esposito: Gaetano Fadda
  • Jeremie Harris: Leon Bittle
  • Jack Huston: Odis Weff
  • Amber Midthunder: Swanee Capps
  • Jason Schwartzman: Josto Fadda
  • Glynn Turman: Doctor Senator
  • Ben Whishaw: Rabbi Milligan
  • Anji White: Dibrell Smutney
  • Corey Hendrix: Omie Sparkman
  • Matthew Elam: Lemuel
  • Timothy Olyphant: Dick "Deafy" Wickware
  • Karen Aldridge: Zelmare Roulette
  • Kelsey Asbille

Bostgarren denboraldia

  • Juno Temple: Dorothy "Dot" Lyon
  • Jennifer Jason Leigh: Lorraine Lyon
  • David Rysdahl: Wayne Lyon
  • Joe Keery: Gator Tillman
  • Lamorne Morris: Witt Farr
  • Richa Moorjani: Indira Olmstead
  • Sam Spruell: Ole Munch
  • Sienna King: Scotty Lyon
  • Dave Foley: Danish Graves
  • Jon Hamm: Sheriff Roy Tillman

Erreferentziak

  1. «Odol tantak elurretan» Berria 2023-12-2 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak

Telebista Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.