Far and Away
Far and Away (euskaraz Urruti-Urrutira) 1992ko Ron Howard estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko filma bat da. Tom Cruise eta Nicole Kidman aktoreek antzeztu zuten. AEBtara oandako irlandar etorkinei buruzko filma da.
Far and Away | |
---|---|
John Williamsen filma | |
Egilea(k) | John Williams |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Far and Away |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, abenturazko filma eta boxing film (en) ![]() |
Iraupena | 134 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Ron Howard |
Gidoigilea(k) | Ron Howard Bob Dolman |
Antzezlea(k) | |
Tom Cruise Nicole Kidman Thomas Gibson Robert Prosky Barbara Babcock (en) ![]() Colm Meaney Cyril Cusack Jared Harris Wayne Grace Michelle Johnson Clint Howard Brendan Gleeson Bob Dolman Anthony De Longis Pauline McLynn Cole S. McKay Steven O'Donnell (en) ![]() Rance Howard | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ron Howard Brian Grazer Bob Dolman |
Konpainia ekoizlea | Universal Studios |
Edizioa | Daniel P. Hanley (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | John Williams |
Argazki-zuzendaria | Mikael Salomon (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Irlandako Errepublika |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Lehenbiziko Irlandako hego-mendebaldeko Kerry konderrian dagoen Dingle penintsulako Dún Chaoin herrian filmatu ziren, hain zuzen ere, 1971an David Lean ingeles zinema zuzendariaren Ryan's Daughter filma filmatu zen leku berdinean.
1992ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen.
Argumentua
XIX. mendea, Irlandako mendebaldeko kostaldea. Odol beroko gazte irlandarra den Joseph Donnelly, eta bere aita eta bi anaiak lurjabe handi baten jabetzakoak diren lursailak landuz erdipurdika bizi dira. Haien eskualde osoko lursail guztiak ere Christie lurjabe jauna boteretsuaren jabetzakoak dira. Christieren gizonek sortutako sute baten ondorioz familiaren etxola erre eta Josephen aita hiltzean gazteak mendekatzea erabakitzen du, jaiotetxea laga eta Christie jaunaren etxaldera joanez bera hiltzen saiatuz, baina kale egiten du. Handik gutxira, duelu bat saiestu asmoz, Ameriketara emigratuko du, Ozeano Atlantikoa zeharkatzen duen ontzian Christieren alaba eder bezain harroputz eta finegia den Shannon-elin elkartuko delarik. Behin Boston hiriko portuan lur hartuta bakoitzak bere nidea egitea erabakitzen du, baina Shannoni zeramazkien zilarrezko goilara guztiak lapurtzen dizkiote. Honenbestez bi gazteek heuren aberkideek AEBtan egin duten moduan heuren patua edota bizia nola edo hala topatzearen abenturari ekingo diote.
Aktoreak
- Tom Cruise: Joseph Donnelly.
- Nicole Kidman: Shannon Christie.
- Thomas Gibson: Stephen Chase.
- Robert Prosky: Daniel Christie.
- Barbara Babcock: Nora Christie.
- Cyril Cusack: Danty Duff.
- Eileen Pollock: Molly Kay.
- Colm Meaney: Kelly.
- Clint Howard: Flynn
- Rance Howard: Tomlin
- Niall Tóibín: Joseph Donnellyren aita
- Allan Stapleton: atzealdean korrika agertzen den haurra
Kanpo estekak
- Far and Away filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Far and Away filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)