Lau Izugarriak
Lau Izugarriak[1] (ingelesez: Fantastic Four) Marvel Comics etxeko komikietako super-heroi taldea da. 1961ean Stan Lee eta Jack Kirby komikigileek sortu zituzten. Lehenbiziko aldiz 1961eko azaroko The Fantastic Four #1 komikian agertu ziren.
Lau Izugarriak | |
---|---|
Marvel Unibertsoa | |
Argitalpena | |
Sortzailea | Stan Lee eta Jack Kirby |
Ageri den obrak | ikusi
|
Lan eratorriak | ikusi
|
Datu biografikoak | |
Bestelakoak | |
Etsaiak | Doctor Doom, Galactus, Annihilus (en) , Super-Skrull (en) , Thanos eta Ultron |
marvel.com… |
Lau Izugarriak taldea sortu zuten jatorrizko lau pertsonaiek espazioan misio batean erradiazio kosmikoaren eraginpean jarri zirenean super-botereak lortu zituzten. Mister Fantastic (Reed Richards), Invisible Woman (Susan "Sue" Storm), Human Torch (Johnny Storm) eta Thing (Ben Grimm) pertsonaiek osatzen dute taldea.
Komikietan ez ezik, beste ikus-entzunezkoetan ere agertu da: telebistan bere telesaila izan zuten (ETB 1ean emandakoa) eta baita Fantastic Four (2005)[2] and Fantastic Four: Rise of the Silver Surfer (2007) filmak ere.
Erreferentziak
- EiTB. (2010/11/28). Getxoko IX Komiki eta Manga Azokaren azken txanpa. .
- «Lau superheroien erdipurdiko abenturak» Berria 2010-05-05.