Fantômas (1964ko filma)
Fantômas 1964ko André Hunebelle frantziar zinema zuzendariak zuzendutako polizia komedia film bat da. Pierre Souvestre eta Marcel Allain idazleen Fantômas literatur pertsonaiari buruzko eleberri sailean oinarritua dago. Jean Marais, Louis de Funès eta Mylène Demongeot aktoreek antzeztu zuten.
Fantômas (1964ko filma) | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1964 | |||
Izenburua | Fantômas | |||
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Italia | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | krimenezko filma, comedy thriller (en) , film komikoa, crime-comedy film (en) eta detective film (en) | |||
Iraupena | 99 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Fantômas trilogy (en) | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Fantômas | |||
Grabazio lekua(k) | place d'Iéna (en) | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | André Hunebelle (en) | |||
Gidoigilea(k) | Jean Halain (en) Pierre Foucaud (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Jean Marais Louis de Funès Mylène Demongeot Marie-Hélène Arnaud (en) Robert Dalban Jacques Dynam (en) Pierre Collet (en) André Badin (en) André Bézu (en) André Dumas (en) André Hunebelle (en) Andrée Tainsy Anne-Marie Peysson (en) Bernard Musson Charles Bayard (en) Dominique Zardi Gabrielle Doulcet (en) Gaston Meunier (en) Georges Adet (en) Henri Attal Henri Coutet Henri Guégan (en) Jacques Berger Jean Blancheur (en) Jean Minisini (en) Jean Sunny (en) Jean-Louis Allibert (en) Louisette Rousseau (en) Marc Arian (en) Marius Gaidon (en) Michel Charrel (en) Michel Dupleix (en) Philippe Castelli (en) Raymond Pellegrin Rémy Julienne Rudy Lenoir (en) Yvan Chiffre (en) Daniel Lecourtois (en) Hugues Wanner (en) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Alain Poiré | |||
Konpainia ekoizlea | Gaumont | |||
Edizioa | Jean Feyte (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Michel Magne (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Marcel Grignon (en) | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Paris | |||
kronologia | ||||
|
Filmak ikusle aldetik arrakasta handia izan zuen, ondorioz beste bi jarraipen filmatu eta trilogia bat osatu zen: Fantômas se déchaîne (1965) eta Fantômas contre Scotland Yard (1967).
Frantzian kultuzko filmaren maila bereganatu du.
Argumentua
Fantômas (Jean Marais), mila aurpegidun gizona, edonoren itxura bereganatzeko gai denak, Fandor (Jean Marais) izeneko kazetari batek berari buruzko gezurrezko elkarrizketa bat argitaratu berri duela jabetuko da. Hartaz mendekatzeko asmoz, kazetariaren itxura fisikoa bereganatu eta haren papera antzeztuz sekulako lapurreta burutuko du. Juve komisariak (Louis de Funès) lapurretaren benetako arduraduna Fantômas dela susmatuko du.
Aktoreak
Aktorea | Pertsonaia |
---|---|
Jean Marais | Fantômas |
Jean Marais | Fandor |
Louis de Funès | Juve komisarioa |
Mylène Demongeot | Hélène Gurn |
Jacques Dynam | Bertrand |
Fantômas trilogia
Filma | Estreinaldia |
---|---|
Fantômas | 1964ko azaroaren 4a |
Fantômas se déchaîne | 1965ko abenduaren 8a |
Fantômas contre Scotland Yard | 1967ko martxoaren 16a |
Kanpo estekak
- Fantômas filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Frantsesez)
- Fantômas filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)