FannyAnn Eddy

FannyAnn Viola Eddy (1974ko ekainaren 14aFreetown, 2004ko irailaren 29a) sierraleonar LGBT ekintzailea izan zen.

FannyAnn Eddy
Bizitza
JaiotzaSierra Leona, 1974ko ekainaren 14a
Herrialdea Sierra Leona
HeriotzaFreetown, 2004ko irailaren 29a (30 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, kazetaria eta LGBT ekintzailea

Bizitza

1974ko ekainaren 14an jaio zen Sierra Leonan, nahiz eta bere gaztaroaren zati garrantzitsu bat Afrikako hegoaldeko errefuxiatuen kanpamenduetan eman zuen Sierra Leonako Gerra Zibilaren ondorioz[1][2][3].

2002an Sierra Leonako Lesbianen eta Gayen Elkartea (SSLGA) sortu zuen, herrialdeko lehen LGBT erakundea[4][2]. Laguntza soziala eta psikologikoa eskaini zien LGBT pertsonei, jazarpenak eta atxiloketak dokumentatzeaz gain[5]. Sierra Leonako LGBT komunitatea "lurpeko" gisa deskribatu zen jazarpen hedatuaren ondorioz, baina Eddy lesbiana irekia zen eta gobernuko ministroei bultzada egin zien LGBT pertsonen eskubide eta beharrei erantzuteko[5].

2004ko apirilean, Human Rights Watch eta Gay eta Lesbianen Eskubideen Nazioarteko Batzordeak LGBT ekintzaile talde bati lagundu zioten, Eddyri besteen artean, Genevan (Suitza) Nazio Batuen Erakundearen urteko saiora joateko[5]. Giza Eskubideen Batzordeari zuzenean hitz egin zion, eta han deklaratu zuen Sierra Leonako LGBT pertsonek jasaten duten tratu txarra eta indarkeria[4][6].

Hil baino pixka bat lehenago, Eddy Afrikako Lesbianen Koalizioko kide sortzaileetako bat egin zen[2].

2004ko irailaren 29an, gutxienez hiru gizonez osatutako talde bat SLLGAren Freetowngo bulegoan sartu zen, non Eddy bortxatu eta labankada eman zioten, azkenean lepoa hautsita[5]. Valentin semea eta Esther Chikalipa bikotekidea geratu zaizkio[1][2].

2022ko datuen arabera, Eddyren hilketak argitu gabe jarraitzen du. Ikerketa ofizialak ondorioztatu zuen heriotza ez zegoela politikarekin edo Eddyren sexualitatearekin lotuta[7][8].

SLLGAk lanean jarraitu du, orain Dignity Association izenarekin[9].

2007an Hirschfeld Eddy Fundazioa, sortu zen, eta Magnus Hirschfeld sexologoaren eta FannyAnn Eddyren omenezko izena darama[1]. Hurrengo urtean, FannyAnn Eddy Poesia Saria ezarri zen bere omenez[10].

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «FannyAnn Viola Eddy» Making Queer History 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  2. (Ingelesez) «Activist Murdered» Behind the Mask 2004-10-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2006-09-25) (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  3. (Ingelesez) «FannyAnn Eddy» HRD Memorial (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  4. (Ingelesez) «Sierra Leone gay activist killed» BBC News 2004-10-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-24) (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  5. (Ingelesez) «Sierra Leone: Lesbian Rights Activist Brutally Murdered» Human Rights Watch 2004-10-05 (Noiz kontsultatua: 2021-01-14).
  6. (Ingelesez) Morgan, Ruth; Wieringa, Saskia. (2005). Tommy Boys, Lesbian Men, and Ancestral Wives: Female Same-sex Practices in Africa. Johannesburg: Jacana Media, 20 or. ISBN 9781770090934..
  7. (Ingelesez) Cherry, Kittredge. «FannyAnn Eddy: Lesbian martyr in Africa» QSpirit 2024-01-06 (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).
  8. (Ingelesez) Salvo, Victor. «FannyAnn Eddy - Nominee» The Legacy Project 2024-02-26.
  9. (Ingelesez) Kirk, Robin. (2022). Righting Wrongs: 20 Human Rights Heroes Around the World. Chicago: Chicago Review Press ISBN 9781641605625..
  10. (Ingelesez) «Shailja Patel awarded the FannyAnn Eddy Poetry Award» Pambazuka News 2008-03-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2008-05-16) (Noiz kontsultatua: 2024-02-26).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.