Fangataufa
Fangataufa Tuamotu artxipelagoko atoloi bat da, Polinesia Frantseseko Tureia udalerrian dagoena. 1964an Lurraldeko Batzarrak (Assemblée territoriale polynésienne), Mururoarekin batera, Frantziar estatuari ema zion bertan arma nuklearrak frogatzeko saioak egiteko. Artxipelagoren hego-ekialdean dago, Mururoatik 40 kilometrotara.
Fangataufa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Atoloi eta nuclear test site (en) |
Azalera | 5 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°15′S 138°45′W |
UTC ordua | UTC−10:00 |
Honen parte da | Tuamotu |
Kokapena | Ozeano Barea |
French overseas collectivity | Polinesia Frantsesa |
Administrative subdivision of French Polynesia | Iles Tuamotu-Gambier |
Commune of French Polynesia | Tureia |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Tuamotu |
Geografia
Atoloiak errektangelu itxura du, 8,5 km-ko luzeraz eta 7,5 km-ko zabaleraz. Hedapen guztia 5 km² da. Erdian dagoen aintzira 45 km² ditu. Aintzira, jatorriz, itsasoarekin pasabiderik ez zuen baina Armada frantziarrak bat ireki zuen, horretarako 400 metroko kostalde zatia txikituz. Inguru militarra da, inor ez da bizi eta bertan sartzea debekatuta dago.
Historia
Frederick William Beecheyk, Royal Navyren marinela eta geografoa, 1826an aurkitu zuen. Beechey espedizio baten agintean zegoen. Guztira 23 atoloi aztertu zituen artxipelagoan eta Cockburn Island izena jarri zion.
XX. mendean bertan kopra biltzaileak bizi ziren. 1964tik Frantziako nuklear saioak egiteko lekua bihurtu zen. 1966tik 1996ra atmosferan lau eztanda eragin ziren eta lur-azpiko beste hamar, 500 eta 700 metro artean.
Gaur egun
Uhartean gaur egun ez da inor bizi[1] eta Armadaren aginpean da. 1998. urtetik jarraipen erradiologikoa egin da: Defentsako langileek urtero egiten duten ingurumen laginketaren kanpaina bat. 2006ko urriaren 15ean, Polinesiako Batzarrak azterketa nuklearren ondorioei buruzko txostena onartu zuen, eta ondorioztatu zuen "azterketa nuklearrek eragin handia izan dutela osasunean, ingurumenean, gizartean eta polinesiako ekonomian".[2] Txosten honen atzean dagoen Ekonomia, Gizarte eta Kultura Kontseiluak gomendatzen du "Estatuak egitate nuklearra aitortu eta, beraz, bere erantzukizun osoa bere gain hartzea". Mururoa eta Fangataufa lur-azpiek ia 500 kg plutonio dituzte.
Mururoa eta Fangataufa Estatu frantsesaren jabetza osoa dute 1964. urteaz geroztik. Senatuak onartu zuen 2012an Polinesia Frantsesaren erkidegoari bere atzeraegitea proposatu zion legea, baina Frantziako Gobernuak ez du aurrera egin.[3]