Fanderiako geltokia

Fanderia Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko tren geltokia da, Errenteria udalerriko izen bereko auzoan dagoena. Oiartzungo geltoki berriarekin batera inauguratu zen, 2011ko martxoaren 5ean,[1] eta Mugi sistemaren 7. tarifa-gunearen parte da.

43.308294°N 1.889037°W / 43.308294; -1.889037
Fanderia
Fanderiako tren geltokia.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Errenteria    Oiartzun »
Kokapena
HelbideaFanderia pasealekua, 12; 20100
UdalerriaErrenteria,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea7. gunea
Irekiera2011ko martxoaren 5a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
Zerbitzuak Itxaron gela Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak1
Trenbideak2
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Lasarte-Oria Hendaia
BestelakoakAutobusa Errenteriako Urbanoa
U7   Xenpelar - Perurena
U22   Morrongilleta - Lartzabal
Taxi Taxi

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidearen parte da, 10,400. puntu kilometrikoan kokatuta.[2]

Sarbideak

Geltokiak eskailera zein igogailuz hornitutako bi sarbide ditu, eta bestibulua bi sarbideen arteko mailan dago. Gainera, bi sarbideak elkarri komunikatuta daude, herriko bi guneen arteko komunikazioa erraztuz, geltokirako sarbide funtzioa izateaz gain.

  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Taxi Sarbide irisgarria Fanderia pasealekua, 12
  • Eskailera bidezko sarbidea Igogailu bidezko sarbidea Autobusa Sarbide irisgarria Erramun Astibia kalea, 17

Geltokia

Fanderia pasealekua eta Erramun Astibia kaleen arteko maila batean kokatzen da, Fanderia pasealekua behe-mailan, eta Erramun Astibia kalea goi-mailan gelditzen direlarik. Tarteko maila gauzatzeko lautada bat sortu da, 720 metrotan zehar hormigoizko pantaila-hormek eutsitakoa, eta lautadan zehar zabaltzen da trenbidea eta geltokia bera ere.[3] Hala, bestibulua errepidearen ondoan dauden etxebizitzen eta goialdean dagoen urbanizaziorako oinezkoen sarbidearen arteko mailan dago. Hori dela eta, igogailua eta kristaldegi handiak ditu. Pasealekua eta kalearen arteko bi mailak igogailu bidez lotzen dira, eta igogailuak geltokirako sarbide funtzioa ere egiten du, bi sarbideak guztiz irisgarri eginez.

Geltokiak aterpedun nasa zentral bakarra eta bi trenbide ditu. Bestibulu eraikina, hormigoiz eta beiraz sortutakoa, erdi mailan kokatzen da, eta horra bi sarbide ditu, beheko mailatik (Fanderia pasealekua) eta goiko mailatik (Erramun Astibia kalea). Bestibuluak txarteldegiak eta balioztatze-makinak jasotzen ditu.[4]

Eraikuntza lanekin batera 1.550 metro luzerako trenbide bikoizketa egin zen Fanderia-Oiartzun trenbide tartean, eta geltokiaren ingurua urbanizatu zen. 2011ko martxoaren 5ean geltokia martxan jarri zen, eta urte bereko uztailaren 31tik trenbide bikoitza dago Fanderia-Oiartzun trenbide tartean.

Lotuneak

Geltokiaren kanpoaldean Errenteriako Urbanoen zerbitzua hornitzen duten bi autobus geraleku daude. Hurrengo lineak geralekuetatik pasatzen dira:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.