Fanderia (Errenteriako auzoa)
Fanderia Errenteriako auzo berrienetarikoa da. Agustinak eta Gabierrota auzoen artean kokatzen da, azken honetaz Oiartzun ibaiagatik bereiziz.
Fanderia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Errenteria |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′32″N 1°53′15″W |
Demografia |
Bere izena 1769an Simon Aragorri Olabide merkatariak bertan sortu zuen Fanderiatik datorkio.[1]
Auzo honen eraikuntzak polemika handia sortu zuen Errenterian 1990eko hamarkadako bigarren erdialdean, Fanderia Errenteriako erdialdetik hurbil geratzen zen berdegune bakarra zelako, ibaiaren ondoan zelaiak zeudelarik. Hori dela eta, Fanderia herri parkea lelopean mobilizazio ugari egin zen herri honetan. Gaur egun, auzo honetan kirol instalazio ugari (piszina, frontoia, etab.), Oiartzuneraino doan bidegorria eta Ertzaintzaren koartela daude.
Leku interesgarriak
Erreferentziak
- AGUIRRE SORONDO, Antxon: «Gabiriola, Renteriola o la Fanderia». In: Revista Oarso, 23. zenbakia. Errenteria, 1988. 120-121. orrialdeak. Interneten eskuragarri.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.