Fama (mitologia)
Fama edo Feme jainkosa, erromatar eta greziar mitologian ageri den pertsonaia da, fama edo ospearen pertsonifikazioa. Erromatarren bertsioan, Jupiterren mezularia da. Tronpeta jotzen ari den emakume hegodun baten gisa irudikatzen da[1].
Fama (mitologia) | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
![]() Fama jainkosaren irudia, bere tronpetarekin, Iruñeko Udaletxean. | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
- Artikulu hau Jainkosa klasikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fama (argipena)».
Greziar mitologian, Gaia edo Elpis (itxaropena) jainkosen alaba gisa azaldu izan da. Zurrumurru eta esamesen hedatzailetzat hartzen zen: ospea, ospetsuak eta txutxu-mutxuak antzinatik elkarlotuta daudelako seinale.
Erromatar mitologian, Fama "zurrumurruaren" sinonimo pertsonifikatua zen batik bat. Virgiliok zioen mihi, begi, belarri eta luma asko zituen izakia zela.
Erreferentziak
- «Fama (mitologia) - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2018-06-04).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.