Falun gorria
Falun gorria (suedieraz Falu rödfärg) gorriaren ñabardura den kolorea da, gorriluna baino ilunxeagoa. Suedian erabiltzen da gehien bat, baserri eta landetxeen zurezko fatxadak margotzeko.
Kolore koordenatuak | ||
---|---|---|
Hamaseitarra | #801818 | |
RGB | (r, g, b) | (128, 24, 24) |
CMYKN | (c, m, y, k) | (0, 100, 100, 0) |
HSV | (h, s, v) | (0º°, 81%, 50%) |
Jatorria Suediako Dalarna eskualdeko Falun hirian dago. Bertan kobre meatze bat dago eta margoa egiteko tindagaia bertako zepa erabiltzen da. Zepa honetan burdin oxidoa, kobrearen gai elkartuak eta zinka dago gehien bat. Badirudi etxeetako zurezko fatxadak euriaren eta elurraren aurka babesgarri ona dela. XVI. mendetik erabiltzen da margo hau, zurezko fatxadei adreilu itxura emateko asmotan.
Kanpo estekak
Gorriak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Gorriluna | Falun gorria | Borgoina | Gorrimina | Kardinala | Terrakota |
Herdoila | Korala | Gorria | Eskarlata | Gorribizia | Gorrindola |
Magenta tinta | Fuksia | Arrosa bizia | Magenta | Arrosa iluna | Arrosa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.