Falun
Falun, Suediako hiria da, Dalarnako konderriko hiriburua. 2010eko erroldaren arabera hiriak 37.291 biztanle ditu. Hego-mendebaldean dagoen Borlänge hiriarekin batera ia 100.000 biztanleko metropoli eremua osatzen du. Dalälven ibaiak lotzen ditu hiri biak.
Falun Falun | ||
---|---|---|
urban area in Sweden (en) | ||
Falum erdigunea Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Suedia | |
Probintzia | Dalarna | |
Dalarnako konderria | Konderria | |
Izen ofiziala | Falun | |
Jatorrizko izena | Falun | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 60°36′10″N 15°39′22″E | |
Azalera | 27,17 km² | |
Altuera | 110 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 39.492 (2020ko abenduaren 31) 743 (2020) | |
Dentsitatea | 1,372 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 023 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | baliorik ez | |
http://www.falun.se |
Geografia
Faluån ibaiak bitan banatzen du hiria. Albo batean "meategien aldea" dago eta bestaldean "hiri zoragarria" deitzen diotena, etxe eta villa polit handiez osatua. 2001 urtean Falungo Kobrezko Mendi Handiko meatze-arroa Gizartearen Ondare izendatu zuen UNESCOk.
Historia
XIV mendean inguruetako merkatal herria bihurtu zen Falun. Meagintza lehenago hasi zen, XIII edo X mendean baina "Kobrezko Mendi Handia" konpainia, munduko zaharrena, 1347an hasi zen jardunean, Magnus IV.a Suediakoak baimena eman zionean. Batez ere kobrea ateratzen zen, bai eta urrea ere.
Hiriak berak 1641 urtean hartu zituen "hiri eskubideak". Ordurako Suediako hiri handienetakoa zen, 6.000 biztanle ingurukoa. Hurrengo urteetan meagintzak gainbehera egin zuen baina konpainika beste 300 urtez jarraitu zuen lanean, 1992 arte.
Klima
Datu klimatikoak (Falun) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 12.0 | 17.5 | 26.4 | 29.8 | 33.2 | 33.3 | 35.1 | 27.0 | 21.8 | 15.3 | 12.2 | 35.1 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.8 | -0.6 | 4.5 | 11.3 | 16.4 | 20.7 | 23.4 | 21.5 | 16.2 | 8.6 | 3.4 | -0.2 | 10.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -4.8 | -4.0 | -0.1 | 5.6 | 10.6 | 14.9 | 17.8 | 16.2 | 11.5 | 5.7 | 0.8 | -3.1 | 5.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.7 | -7.4 | -4.8 | -0.1 | 4.8 | 9.0 | 12.1 | 11.0 | 6.8 | 1.6 | -1.7 | -5.9 | 1.4 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -35.6 | -37.2 | -28.6 | -19.0 | -10.0 | -2.2 | 2.5 | 0.4 | -5.1 | -14.0 | -24.0 | -35.6 | -37.2 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 40.6 | 28.2 | 32.0 | 38.2 | 44.8 | 58.1 | 76.0 | 79.3 | 70.6 | 53.1 | 55.2 | 40.8 | 616.9 |
Iturria (1): SMHI Precipitation normals 1961-1990[1] | |||||||||||||
Iturria (2): SMHI average data 2002-2015[2] |
Kirolak
Falu BS Faluneko bandy taldea da. 1998an Munduko Bandy Kopa irabazi zuen.
Lugnet Hills eski maldetan lau aldiz jokatu da Eski nordikoaren Munduko Txapelketa, 1954, 1974, 1993 eta 2015ean.
Ondasun nabarmenak
- Kristine eliza.
- Alde zaharra.
- Lugnet Hills eski maldak.
- Falu BS.
Erreferentziak
- .
- .