Falta (futbola)
Futbolean falta jokalari batek jokoaren arauak zuhurtziarik gabe hausten dituenean gertatzen da, gehiegizko indarra erabiliz. Arau-haustea izan daiteke ostikada bat ematea, zangotraba jartzea, arerio bati zama bat egitea, bultzakada bat ematea, hari eustea edo haren gainean salto egitea. Falta baten ondoren, eta hura gertatu den leku beretik egiten den sakea, baloia berriz ere jokoan jartzeko falta-sake egiten dute. Faltak futbolaren erregelamenduaren 12. arauari dagozkio, eta jokoa "jaurtiketa libre" batekin hasten da baina defendatzaileak falta egiten badu arearen barruan, "penalti" batekin ekin behar zaio berriz.
- Artikulu hau futboleko arauari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «falta».
Faltaren larritasunaren arabera, epaileak txartel hori edo gorri batez ohartaraziko du jokalari arau-hauslea, eta jokalariak bi txartel hori pilatzen baditu, epaileak txartel gorri batekin ohartaraziko du, eta horrek partidatik kanporatzea ekarriko du.