Falklandak

Falklandak edo Malvinak[1] (ingelesaz Falkland Islands; gaztelaniaz Islas Malvinas) Hego Atlantikoan dauden uharte batzuk dira, Argentinako kostaldetik (Santa Cruz probintzia) 483 kilometrora. Uharte haiek administratiboki Britainia Handikoak dira, haren "itsasoz haraindiko lurralde burujabea" zehazki. 1982an, Falkland uharteetako guda gertatu zen, uharteetako historian izandako gertakaririk aipagarriena.

Falklandak / Malvinak
Falkland Islands
Ereserkia: God Save the King
Goiburua: "Desire The Right"

Falkland uharteetako bandera

Falkland uharteetako armarria
Geografia
HiriburuaPort Stanley
51°41′38″S 57°50′58″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera12.200
KontinenteaHego Amerika
Mugakideakbaliorik ez
Administrazioa
ErregeaKarlos III.a
Demografia
Biztanleria4.550 (2018)
1.152 (2016)
Dentsitatea0,37 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1833ko urtarrilaren 3a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+500
ISO 3166-1 alpha-2FK
ISO 3166-1 alpha-3FLK
Ordu eremua
Elektrizitatea240 V. 50 Hz.BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.fk
falklands.gov.fk

Geografia

Uharteek 12.173 km²-ko azalera dute, eta 2003an 2.967 biztanle (0,24 bizt./km²).

Mendebaldeko Falkland eta Ekialdeko Falkland dira uharte nagusiak, eta beste 700 uharte txiki ere badira. Stanley da hiriburua eta hiri nagusia; Ekialdeko Falklanden dago, eta 1.500 biztanle ditu.

Mendirik altuena Usborne mendia da (705 m), eta Ekialdeko Falklanden dago.

Christchurch katedrala, Stanley

Historia

  • 1600 inguruan Sebald de Weert herbeheretar marinela izan zen, ustez, Falklandak aurkitu zituen lehenengo europarra. Mapa zahar batzuetan Sebald uharteak izena ageri da.
  • 1690an John Strong ingeles marinela iritsi zen uharteetara. Hura izan zen Falkland izena erabili zuen lehena, Eskoziako Falkland herrixkako bizkondearen ohoretan.
Barneko lurrak

Komunikazioak

Landetxea

"RAF Mount Pleasant" aireportua, Port Stanleyn, uharteetara iristeko puntu nagusia da. Hala Erresuma Batuko aire armadak nola Txileko LAN airelineek kudeatzen dituzte hegaldiak.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
  2. «182», Berria, 2015-01-04

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina Uharte Estatubatuarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.