Falkirkeko Gurpila

Falkirkeko Gurpila, gertu dagoen Eskoziako Falkirk herriagatik hala deitua, itsasontzientzako igogailu bezala funtzionatzen duen esklusa birakari bat da, eta Forth eta Clyde arteko ubidea Union ubidearekin lotzen du.

Falkirkeko Gurpila lanean. Eskuman ikusten den ziri formako eraikina, bisitarien gunea da.

Gurpil hau, bakarra da gaur egun, eta Eskoziako ingeniaritza ikurra izan liteke, Eiffel Dorrea Frantziakoa eta Golden Gate Zubia Kaliforniakoa diren bezala.

Deskribapena

Puntu honetan, bi kanalen arteko altuera diferentzia 24 metrokoa da, zortzi solairuko eraikin baten altueraren antzerakoa, eta, beraz, ohiko esklusa sistema bat, ezingo litzateke erabili zati labur batean.

Gurpila, 35 metroko diametroa duena, ardatzetik 15 metrora hedatzen diren elkarri kontrajarriak dauden bi besotan datza, eta aizkora zelta baten antzerako forma dutena, bi burukoa, bata bestearengandik 25 metrora kokatuak, 3,5 metroko diametroa duen ardatz batean. Diametralki kontrajarriak dauden bi kanasta, 300 metro kubikoko edukiera dutenak, urez beteak, besoen zulo bakoitzaren erdian elkartzen dira, gurpil handi batean bezala biratzen duten bi kuman antzera.

Funtzionamendua

Noria baten antzera funtzionatzen du. Aipaturiko kanastek, errodamendu erraldoi batzuen barnean biratzen dute, eta beti berdina pisatzen dute, kargarik izan ala ez. Arkimedesen printzipioa edo flotazioaren legeagatik, lege honen arabera, fluido batean flotatzen ari den objektu batek, fluidotik, bere pisuaren berdina den kopuru bat mugitzen duelarik. Honela, besoak orekatuak daude, eta, honela, masa handia gora-behera, 180º biratzen du 4 minutu baino gutxiagoan, energia kontsumo gutxirekin, bakarrik 22.500 watt, 1,5 kilowatt/ordu bihurtzen direnak denbora horretan, gutxi gora-behera, urez betetako 8 eltze irakiteko haina. Gainera, itsasontzi bat igo dezake bestea jaisten duen bitartean.

2002an abian jarri zuen Elisabet II.a Erresuma Batukoa erreginak, bere erregealdiaren 50. urteurrenaren ospakizunen zati bezala. Zeremonia, hilabete atzeratu behar izan zen, konportak behar baino lehenago irekitzera behartu zuten bandalismo ekintzen ondorioz gertatutako uholde bategatik.

Eraikuntza

Ripleyko Butterley Engineeringek eraiki zuen, Derbyshirekoa, Milurte Planaren barnean, aipaturiko kanalak birlotzeko, oinarrian, aisialdi erabilerarako. Bi kanalak, jada lotuak zeuden 11 esklusen bidez, baina 1930eko hamarkadan erabiltzeari utzi zitzaien. Milurtekoko Komisioak, Erdialdeko Eskoziako kanalak berriztatzea erabaki zuen, berriz Glasgow eta Edinburgo lotzeko. Lotura esklusetarako lehiaketa bat deitu zen, eta Falkirkeko Gurpilak irabazi zuen. Milurtekoko Komisioko beste egitasmo askok bezala, toki honek, kafetegi, denda, eta erakusketa gunedun (museo antzeko zeozer) bisitari gune ba du.

Gurpilaren kostua, 17,5 milioi librakoa izan zen, eta berriztatze egitasmoak, 84 milioi t'erdiko orotariko kostua izan zuen (horietatik 32 milioi, Erresuma Batuko Loteria Nazionaletik iritsi zirelarik). 2005etik aurrera, gurpilean itzuli bat emateak 8 £ko prezioa du helduentzat eta 4 £koa umeentzat.

Galeria

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.