Falisko
Falisko[1] (latinez: Falisci; antzinako grezieraz: Φαλίσκοι) Etrurian, Tiberren etruriar aldean, bizi zen herri italikoa izan zen.[2] Bere eremua egungo Lazion zegoen. Bere hizkuntza, faliskera deitua, latinaren senide hurbila izan zen. Etruskoekin harreman politiko eta sozial handiak mantendu zituzten, Etruskar Ligaren kideak izanik. Hori zela eta, Erromak menderatuak izan ziren.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 9 or..
- Adams Holland, Louise. (1925). The Faliscans in prehistoric times. American Academy in Rome.
Kanpo estekak
Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.