Fakula

Fakula astronomiako terminoa da, era bateko edo besteko forma distiratsu bat adierazten duena.

Eguzkiko orbain eta fakulak.
Ceralia Facula Zeres planeta nanoan, Occator kraterraren barruan.

Eguzkian

Eguzkiaren kasuan, azaleran ikus daitezkeen zatirik distiratsuenak dira. Eremu magnetiko bizien ondorio dira, eta, sarri, eguzki orbanekin lotuak daude. Ikusteko errazagoak dira eguzki diskoaren ertzetan eta uhin luzera laburreko guneetan[1].

Planeten gainazalean

Planeten nomenklaturan, satelite, asteroide edo planetan baten gainazalean nabarmentzen den era bateko edo besteko puntu distiratsua da[2]. Facula eta faculae termino latinoakm erabiltzen dira hauen izendapenean. Esate baterako Zeres planeta nanoan oso nabarmenak dira fakula batzuk, Ceralia Facula eta Vinalia Facula[3]. Era berean, Merkurioko zenbait fakularen izendapenean, euskarazko forma bat aukeratu zen batentzat, Suge Facula.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «facula» Oxford Reference  doi:10.1093/oi/authority.20110803095807833. (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  2. «Planetary Names: Feature Types» planetarynames.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).
  3. «Faculae - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2021-11-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.