Faisal I.a
Faisal I.a[1] , jaiotzez Faisal bin Hussein bin Ali al-Hashimi (arabieraz: فيصل بن حسين بن علي الهاشمي; Taif, Saudi Arabia, 1885eko maiatzaren 20 – Berna, Suitza, 1933ko irailaren 8a) Irakeko erregea izan zen 1921-1933 bitarteko urteetan.
Faisal I.a | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ta'if eta Meka, 1885eko maiatzaren 20a | ||
Herrialdea | Otomandar Inperioa Siriako Erresuma Arabiarra Irakeko Erresuma | ||
Heriotza | Berna, 1933ko irailaren 8a (48 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bagdad | ||
Heriotza modua | : bihotz-gutxiegitasuna | ||
Familia | |||
Aita | Hussein bin Ali | ||
Ezkontidea(k) | Huzaima bint Nasser (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Haxemiak | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||
Lantokia(k) | Bagdad | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa | ||
Bizitza
Husayn ibn Ali, Mekako jerifearen eta Hedjazko erregearen semea zen eta, Lawrence Arabiakoarekin batean, Otomandar Inperioaren kontrako matxinadaren buruzagi izan zen (1916-1918). Edmund Allenby britainiar jeneralaren ondoan, Damaskoko hiria hartu zuen 1918an. Frantziak onartzen ez zuela eta, Siriako erregetza utzi behar izan zuen 1920an, baina Irakeko erregetza eskuratu zuen Erresuma Batuaren laguntzarekin. Irakeko independentzia lortu ondoren (britainiarren babespeko aginpidearen amaiera, 1930), Nazio Batuetan sartu zuen Irak 1932an.
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Faisal I.a |