Faidu (Urizaharra)
Faidu (gaztelaniaz Faido) Arabako Urizaharra udalerriko herrietako bat da, Trebiñurekin mugan. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 18 biztanle ditu.
- Artikulu hau Urizaharrako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Faidu (argipena)».
Faidu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Faiduko eliza. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Urizaharra |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′05″N 2°39′24″W |
Garaiera | 679 metro |
Demografia |
Geografia
679 metroko garaieran kokaturik dago[1].
Historia
1025ko CSM dokumentuan eta lehenengo aldiz historian Paldu izenarekin agertzen da[2].
Geroago, Faydo izenarekin ikusi daiteke 1907tik 1909ra bitarteko urteen "Revista de Archivos..."en kopiatutako 1257ko agiri batean[3].
Ondoren, 1926an argitaratutako Landazuriren "Historia Civil de Álava" liburuko lehenengo liburukiaren 73. orrialdean aipaturiko 1258ko dokumentu batean Faidu bezala izendatzen da herria[4].
Segidan, "Fábrica de Añastro"ko liburuan aipaturiko beste 1560ko dokumentu batean Faidu moduan azaltzen da ere[4].
Era berean, 1565ko "Fábrica de Lagrán"go liburuan Faydu bezala agertzen da izendaturik[5].
Banaketa administratiboa
Faidu, Urizaharra udalerrian dagoen kontzejuetako bat da[1].
Demografia
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
20 | 20 | 17 | 21 | 18 | 20 | 21 | 18 |
2022ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, Faidu herriak 20 biztanle zituen[1].
2023ko urtarrilaren 1eko Eustateko datuen arabera, 18 biztanle horietatik, 7 gizonezko eta 11 emakumezko ziren. Adin taldeei dagokionez, biztanleriaren %44,4a 0 eta 19 urte bitartean zuen, %38,9a 20 eta 64 urte bitartean zuen eta azkenik %16,7a 65 urte baino gehiago zuen[6].
Garraioa
Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu herrian:
|
Ondasun nabarmenak
- Haitzeko Andre Mariaren eliza
- San Migel eliza
Erreferentziak
- «Arabako Toki Erakundeak» Arabako Foru Aldundia (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- «Paldu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- «Faido» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- «Faidu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- «Faydu» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
- (Gaztelaniaz) «Población por entidades de población de Álava, según sexo, grupos de edad y nacionalidad.» Eustat (Noiz kontsultatua: 2023-11-04).
Bibliografia
- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Ikus, gainera
- Araba
- Arabako Mendialdeko kuadrilla
- Baroja
- Lotza
- Montoria
- Pagoeta
- Urizaharra
- Urizaharra, Lagran eta Lañuko Komunitatea
- Zumentu
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |