Fagus-Alkiza Interpretazio Zentroa
Fagus-Alkiza Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuaren interpretazio-zentroa da. Alkizan dago udaletxeko eraikinaren atzen solairuan[1].
Helburuak
Fagus-Alkiza Interpretazio Zentroak hiru ardatz nagusiren arababera antolatzen da ditu: natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetatiksortzen den kultura[2].
Naturaren ardatzetik abiatuta, Fagus-Alkizaren helburua, biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea da. Horretarako, interpretazio-zentroan Hernio-Gazume KBEko biodibertsitateari buruzko informazioa ematen da eta, gainera, mendigunean egin diren eta egiten ari diren kontserbaziorako lanen berri eskaintzen da. Hernio-Gazume KBEren habitat nagusien errepliken bidez azaltzen da biodibertsitatea.
Gizakiaren eraginez, lurra lantzen eta kudeatzen zuten baserritar, artzain, basomutil eta ikazkinen lanaren eraginez hain justu, osatuz joan da egun dagoen paisajea eta bere elementu nagusiak: belardiak, basoa eta larreak.
Landa-eremuan kultur jarduera eta espresio artistikoek tokia izan dezaten sustatzea da Fagus-Alkizaren helburuen hirugarren zutoina.
Jarduera nagusiak
Fagus-Alkiza Interpretazio Zentroak Hernio-Gazume KBEren biodibertsitateari buruzko informazioa duen erakusketa iraunkorra du oinarrian. Erakusketak bost gune nagusi ditu: KBEren maketa, harkaiztia, basoa, intsektu saproxilikoen txokoa eta saguzarren koba. Horretaz gain proiekzio-gela bat du non aldibaterako erakusketak, hitzaldiak, mahainguruak eta enparauak antolatzen diren[3][4][5].
Halaber, Fagus-Alkizaren kultur adierazpenaren osagai nagusia Somenaren Kabia izeneko sorkuntza-bekak dira zeinaren bidez urtero bi artistari aukera ematen zaien beren sorkuntza-lana Alkizan obratzea hiru asteko egonaldi baten bidez<[6][7].
Erreferentziak
- «Fagus Alkiza, natura, gizakia eta kulturaren interpretazio zentroa - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- Fagus-Alkiza. https://www.fagus-alkiza.eus/aurkezpena/. .
- Fagus-Alkiza. https://www.fagus-alkiza.eus/berriak/. .
- «Fagus Alkiza interpretazio zentro berritua ezagutzeko bisita gidatuak egingo dituzte - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- «Hegazti sarraskijaleak ezagutzeko bisita gidatua - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).
- Fagus-Alkiza. https://www.fagus-alkiza.eus/sormenaren-kabia/. .
- «Arte sorkuntza landa eremura ekarri nahi du Sormenaren Kabia bekak - Alkiza» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).