Fagnano aintzira
Fagnano aintzira (selknamez Cami, Kami edo Khami ere deitua), Suaren Lurraldeko Uharte Handiaren erdialdean dagoen aintzira bat da, Hego Amerikako hegoaldean. Bere azalera 590 kilometro karratukoa da, % 93 Argentinako uharte sektorean dago eta gainontzekoa Txileko Errepublikan, bere bokalea dagoen tokian.
Fagnano aintzira | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 140 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 230 km |
Zabalera | 6 km |
Azalera | 590 km² |
Sakonera | 206 m |
Bolumena | 46.806 hm³ |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°32′36″S 67°59′00″W |
Estatu burujabe | Txile |
Eskualdea | Magallanes y la Antártica Chilena eskualdea |
Leku geografikoa | Suaren Lurraldeko Uharte Handia |
Hidrografia | |
Hustubidea | Azopardo River (en) |
Arro hidrografikoa | Azopardo Basin (en) |
Historia
Selknamek, Suaren Lurraldeko Uharte Handian XIV. mendeaz geroztik bizi zen herri indigena, Patagonia kontinentaletik sartu ondoren, Kakenchow (ur handia) edo Kami (luzanga) deitu zuten.
Kolonizatzaileek 1892an ikusi zuten lehen aldiz, Vicente Montes argentinar armadako tenienteak gertuko mendi batetik ikusi zuenean. Fagnano aintzira bezala berrizendatua izan zen Giuseppe Fagnano apaiz katoliko salesiarraren omenez, Hegoaldeko Patagoniako, Suaren Lurraldeko eta Malvinetako lehen administratzaile apostolikoa izan zena, Punta Arenasen egoitza zuena.
1893an Argentinak eta Txilek 1881eko Ituna argitzeko protokolo mugakide bat sinatu zuten, non muga mendebaldera eramaten den, horrela, aintziraren Argentinako sektorea handituz.
Laku hau, selknamek, "Zerumugaren atsedena" ere deitzen zuten, mendilerroa osatzen duen horizontearen irudizko lerroa, lakuak eteten baitu, ondoren, beste aldetik jarraitzeko.
Flora eta fauna
Jatorrizko landareak mantentzen dira aintziraren ertzean, Berberis microphylla, Gunnera magellanica eta Senecio smithii esate baterako.
Salvelinus fontinalis amuarraina aurkitzen da uretan eta hegazti espezie ugari biri dira inguruan, ahateak, arranoak, belatzak eta txori ugari[1].
Turismoa
Kanpo estekak
- «Especies de Lago Fagnano - Listado Sistemático» EcoRegistros (Noiz kontsultatua: 2024-01-26).