Facundo Perezagua
Facundo Perezagua Suárez (Toledo, 1860ko azaroaren 27a - Bilbo, 1935eko apirilaren 29a) espainiar politikari sozialista eta sindikalista izan zen, Bizkaian PSOE eta UGT eratu eta antolatu zituena[1].
Facundo Perezagua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toledo, 1860ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bilbo, 1935eko apirilaren 29a (74 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta sindikalista |
Kidetza | Unión General de Trabajadores |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Espainiako Alderdi Komunista |
Lanbidez langile metalurgikoa, gaztea zela Madrilera joan eta han Pablo Iglesias ezagutu eta PSOEren lehendabiziko kideetako bat izan zen. 1885ean Bizkaira bidalia, sozialismoa zabaldu zuen, hasieran, Somorrostroko meatzarien eta, gero, Ezkerraldeko langileen artean[2]. Hasieran, elkarte ahulak baziren ere, 1890eko greba orokorra zuzendu zuen, 30.000 bizkaitar langile greban jarri zituena eta langile-mugimendua Gipuzkoara zabaldu zuena.
1891n Zugaztietako zinegotzi hautatu zuten, baina jabea ez zenez, ezin izan zuen kargua hartu. 1895ean Bilbokoa hautatu eta orduan taberna bat zuenez, zinegotzi izan zen.
XX. mendearen hasieran Indalecio Prieto agertu eta tirabira politikoak izan ziren haien artean[3]; horren ondorioz, 1915ean alderditik bota zuten. 1919an berriro onartua, Urriko Iraultzaren ondorioz, III. Internazionalaren alde azaldu zen, eta Ramón Lamoneda, Antonio García Quejido, Óscar Pérez Solís edo Daniel Anguianorekin batera alderdi sozialista utzi, eta gerora Partido Comunista de España izan zen Partido Comunista Obrero Español sortu.
Primo de Riveraren diktadura eta gero politika utzi zuen. 1933ko azaroaren hauteskundeetan saiakera egin baina ez zuen kargua lortu.
Eusko Gudarostearen 10. batailoiak —komunistenak— haren izena zeraman.
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Facundo Perezagua Suárez. .
- de la Granja, José Luis; de Pablo, Santiago. (2002). Historia del País Vasco y Navarra. ISBN 84-9742-077-2..
- Zugazagoitia, Julián. El asalto. ISBN 9788495086853..