Fabián Roncero
Fabián Roncero Domínguez (Madril, 1970eko urriaren 19a) espainiar atleta ohia da. Maratoia eta lasterketa luzeak, oro har, dira bere espezialitatea. 1995ean, Espainiako maratoi erdiko txapeldun izan zen, eta, hurrengo urtean, Bartzelonan lorturiko garaipenari esker, Atlantako Olinpiar Jokoetan zuzia eramateko sailkatu zen. 1996an, Italiako VIII. Maratoia irabazi zuen eta errekorra lortu zuen gainera. Handik urtebetera, Madrilgo 38. Maratoi saria eskuratu zuen. Urte hartan bertan, Atenasko munduko txapelketan parte hartu zuen Espainiako taldearekin, eta seigarren gelditu zen. 1998an, Lisboan, 10.000 m-ko Europako Challengea irabazi zuen, eta Rotterdamgo maratoiko garaile izan zen.
Fabián Roncero | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Fabián Roncero Domínguez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Madril, 1970eko urriaren 19a (53 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.