Fa'side gaztelua
Fa'side gaztelua (ingelesez: Fa'side Castle) Eskoziako Musselburgh herrian dagoen gaztelua da, Ekialdeko Lothian eskualdean.
Fa'side gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Ekialdeko Lothian |
Koordenatuak | 55°55′40″N 2°59′51″W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
LB19070 | |
Izena
Hainbat izen izan ditu historian zehar, Fawside, Falside, Ffauside, Fauxside eta Fawsyde. Gaur egun Fa'side izena ematen zaio.
Historia
1189an Newbattle abadiako monjeek Saer de Quincy Winchesterreko lehen kondeari eman zizkioten lurrak eta honek gaztelu bat eraiki zuen. Hainbat eskutatik pasa ondoren 1371ean Fawsyde familiak hartu zuen eta hauek setioen ondorioz egoera eskasean zegoen gaztelua bota eta dorretxea eraiki zuten XV mendean.
1547an suak kalte nabarmenak eragin zizkion. 1631ean Fawsyde familiak Edinburgheko Hamilton abizeneko negoziogizon bati saldu zion. XIX menderako jadanik hondarretan zegoen eta sarritan botatzear egon ziren. Izena bera ere jadanik galdua zeukan. 1975ean egindako ikerketa batek Fawsyde izena berreskuratu zuen eta a976 eta 1982 artean egindako lanei esker gaztelua berreraiki egin zen.
Deskribapena
L-itxurako oinarria duen eraikina da eta lau solairu ditu. Dorretxoekin horniturik dago. Gaztelua Fortheko fiordoaren gaineko muino batean kokaturik dago, Musselburgh erdigunetik 3'2 kilometro hegoaldera.
Iruditegia
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala