FN FAL

Fusil Automatique Léger (euskaraz: «Fusil Automatiko Arina»), FAL laburduraz ere ezaguna, 1940ko hamarkada amaieran eta 1950koaren hasieran Fabrique Nationale de Herstal (FN) enpresa belgikarrak diseinaturiko eraso fusila da. 70 herrialdek erabili dute beraien indar armatuetan eta gutxienez 10 herrialdetan produzitu da. 7,62 x 51 NATO kartutxoak erabiltzen ditu eta su automatikoa zein erdi-automatikoa egiteko gai da. NATOko eta Mendebaldeko herrialde askotako armadek hartu zuten infanteriako arma nagusi bezala Bigarren Mundu Gerraren ondoren, herrialde askotan lizentziapean produzitu zelarik aldaera askotan.

FN FAL
Motaborroka-fusil
Jatorrizko herrialdea Belgika
Zerbitzua
Hasiera1954
GatazkaVietnamgo Gerra
Iraultza Sandinista
Sei Eguneko Gerra
Yom Kippurreko Gerra
Falkland Uharteetako Gerra
Siriako Gerra Zibila
Txerrien Badiako inbasioa
Rhodesian Bush War (en) Itzuli
Narkotrafikoaren aurkako gerra Mexikon
Libiako gerra zibila
Produkzioa
DiseinatzaileaDieudonné Saive (en) Itzuli
FabrikatzaileaFN Herstal (en) Itzuli
Steyr-Daimler-Puch (en) Itzuli
Kopurua2.000.000
Zehaztasunak
Munizioa7,62 x 51 NATO


Ezaugarri teknikoak

  • Herrialdea: Belgika
  • Kalibrea: 7,62 x 51 NATO
  • Funtzionamendua: Gas bidezkoa, ixtailu kulunkaria
  • Pisua: 4,45 kilogramo (3,77 kilogramo Para bertsioan)
  • Luzera: 1100 milimetro (990 / 736 milimetro Para bertsioan)
  • Kanoiaren luzera: 533 milimetro (431 milimetro Para bertsioan)
  • Elikagailua: 20 kartutxoko kargagailua (30 kartutxokoa metrailadore arin bertsioan)
  • Su abiada: 650-700 bala minutuko

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.