FK Austria Wien
FK Austria Wien (izen osoa Fußballklub Austria Wien AG) Austriako futbol talde onenetakoa da palmaresari, Viena hiriburukoa. 24 aldiz irabazi du Austriako liga eta 27 aldiz Kopa.
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezizena(k) | Die Veilchen (moreak) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1911 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Franz Horr Stadium edukiera: 12.500 lagun inaugurazioa: 1973 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Austriako Bundesliga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
![](../I/FK_Austria_Wien_-_SK_Rapid_Wien_20101128_(01).jpg.webp)
![](../I/%C3%96FB-Cupfinale_2009_-_Rubin_Okotie%252C_Michael_Horvath.jpg.webp)
Historia
FK Austria Wien 1911ean sortu zen Wiener Amateur Sportvereinigung eta 1924ean irabazi zuen lehenengo liga. 20. eta 30. hamarkadak bikainak izan ziren taldearentzat, Liga eta Kopak irabazteaz gain garai hartako nazioarteko torneorik garrantzitsuean zen Mitropa Kopa bi aldiz irabazi baitzuen, baina alemaniarrek Austria inbaditzean taldeko juduek ihes egin behar izan zuten, batzuk erail ere egin zituzten.
1978an Europako Errekopako finalera iritsi zen baina 4-0 galdu zuen Belgikako RSC Anderlecht taldearen aurka.
XXI mendea hasi denetik dagoeneko 3 Liga (2013an azkena) eta 5 Kopa irabazi ditu.
Uniformea
|
|
|
|
|
Palmaresa
Austrian: 57
- Bundesliga (24): 1924, 1926, 1949, 1950, 1953, 1961, 1962, 1963, 1969, 1970, 1976, 1978, 1979, 1980, 1981, 1984, 1985, 1986, 1991, 1992, 1993, 2003, 2006, 2013.
- Kopa (27): 1921, 1924, 1925, 1926, 1933, 1935, 1936, 1948, 1949, 1960, 1962, 1963, 1967, 1971, 1974, 1977, 1980, 1982, 1986, 1990, 1992, 1994, 2003, 2005, 2006, 2007, 2009.
- Austriako Superkopa (6): 1990, 1991, 1992, 1993, 2003, 2004.
Europako Errekopa
- Txapelduna (0)
- Finalista (1): 1978
Mitropa Kopa
- Txapelduna (2): 1933, 1936
Euskal taldeen aurkako partidak
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Austria Vienak euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2004-05 | UEFA Kopa | Final hamaseirenak | Austria Viena Athletic | 0-0 1-2 | Athletic Austria Viena |
2009-10 | UEFA Kopa | Liga fasea | Athletic Austria Viena | 3-0 0-3 | Austria Viena Athletic |
Kanpo estekak
- (Alemanez) webgunea