FK AS Trenčín
FK AS Trenčín (izen osoa Futbalový Klub AS Trenčín) Eslovakiako futbol taldea da, Trenčín hirikoa. Azken bi denboraldietan Liga eta Kopa irabazi ditu.
Sorrera | 1992 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Štadión na Sihoti edukiera: 3.500 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Eslovakiako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 9.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
1904an TTS Trenčín taldea sortu zen hirian eta garai onena 1960 hamarkadan izan zuen. 1963an Txekoslovakiako Liga irabaztear egon zen Jednota Trenčín izenarekin. 1966 eta 1968 artean Mitropa Kopan hartu zuen parte eta lehenengo aldian finalera iritsi zen baina ACF Fiorentinak 1-0 emaitzaz garaitu zuen. 1968an hirugarren egin zuen Txekoslovakiako Ligan. 1972an maila galdu zuen.
1992 urtean Ozeta Trenčín izenarekin talde berria sortu zen aurrekoa desagertu zelako eta 2011ean lehen mailara igo zen. 2013-14 denboraldian bigarren egin zuen ligan eta 2014-15 eta 2015-16 denboraldietan Liga eta Kopa irabazi zituen, herrialdeko talde indartsuena bihurtuz.
Palmaresa
Txekoslovakian: 0
- Txekoslovakiako Liga (0): bigarrena 1963an.
Eslovakian: 4
- Eslovakiako Liga (2): 2015, 2016.
- Eslovakiako Kopa (2): 2015, 2016.
Nazioartean: 0
- Mitropa Kopa (0): finalista 1966an.
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Eslovakieraz) Webgune ofiziala