Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea

Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea (gaztelaniaz: Falange Española de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista [FE de las JONS]) Espainiako alderdi politiko faxista eta ultranazionalista izan zen, nazional-sindikalismoa aldarrikatzen zuena. 1933ko urriaren 29an Madrilen José Antonio Primo de Rivera, Julio Ruiz de Alda eta Alfonso García Valdecasasek sortutako Espainiako Falangea eta 1931n Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeak (JONS) batzearen ondorioz sortu zen.

Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea
Cara al sol
Datuak
Izen ofiziala
Falange Española de las Juntas de Ofensiva Nacional Sindicalista
Izen laburraFE de las JONS
MotaEspainiako alderdi politikoa
HerrialdeaEspainia
Ideologiafalangismoa, Espainiar nazionalismoa, Korporatibismoa, faxismoa, Kontserbadurismo soziala, nazional-sindikalismoa, antikomunismoa, Panhispanism (en) Itzuli, Antikapitalismoa eta antiliberalismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko eta Third Position (en) Itzuli
Eskumendekoak
Agintea
LehendakariaJosé Antonio Primo de Rivera eta Manuel Hedilla
Egoitza nagusi
Osatuta
Historia
Sorrera1934ko otsaila
Sortzailea
Ordezkatzen duFalange Espainola eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarrak
Desagerpena1937ko apirilaren 19a

Historia

Italiako faxismoaren eraginez sortu zen, eta kapitalismoa eta sozialismoa biak gaitzesten zituen. Hasieran, alderdiak Espainiako Falangea izena besterik ez zuen. 1934ko otsailean, Onésimo Redondo eta Ramiro Ledesmak sortutako Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeak (JONS) alderdiarekin batu eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzordeen Espainiako Falangea (FE de las JONS) izena hartu zuen, uztarria eta geziak sinbolotzat harturik.

Bere helburuak 26 puntutan laburbildu zituen, eta hauexek zituen ideologiako puntu nagusiak: aberriak inperioa du helburu; itsasoko eta aireko potentzia bihurtzea; gizonaren betiko balioen errespetua; gizabanakoaren ekimena bultzatzea; kapitalismoa eta marxismoa gaitzestea; eta enpresak nazionalizatzeko joera.

Espainiako Falangeak garrantzi handiko rola izan zuen 1936ko matxinadan. Hala, Espainiako Gerra Zibilean 150.000 falangista borrokatu ziren Francisco Francoren gidaritzapean. 1937an, Francok falangistak karlistekin batu zituen indar kolpisten gerra ekimena bateratzeko: Falange Española Tradicionalista y de las JONS (FET y de las JONS) sortu zen, harrezkero Mugimendu Nazionala deitutakoa, diktadura erregimenaren oinarri politikoa. Frankismo garaian, 1939-1975 bitartean, alderdi politiko ofizial bakarra izan zen. Gerra ondoren Falange, ko kide izatea nahitaezko bihurtu zen politikan aurrera egiteko, baina pixkanaka hasierako ideologiatik urrundu zen, batez ere 1940 eta 1950eko hamarkaden ondoren

Espainiako Trantsizio Demokratikoan, Espainiako Falangea banatu eta politikoki desagertu zen. 1996ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Falange Española de las JONS alderdiak 12.114 boto lortu zituen, hau da, % 0,05a. Hona hemen egun Espainiako Falangearen izaera aldarrikatzen duten alderdiak:

Bibliografia

  • Stanley G. Payne, Falange. Historia del fascismo español, SARPE, Madril, 1986. ISBN 84-7291-764-9
  • Paul Preston, Las derechas españolas en el siglo XX: autoritarismo, fascismo y golpismo, Sistema, Madril, 1986. ISBN 84-86497-01-9

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.