FC St. Pauli

Fußball-Club St. Pauli von 1910 e.V., askoz ere ezagunagoa FC St. Pauli izenez soilik, Alemaniako Hanburgo hiriko futbol talde bat da. Nahiz eta futbol taldea sail guztietan ospetsuena izan arren, beste kirol sail gehiago ere baditu, tartean errugbi, amerikar futbol, txirrindularitza, eskubaloi, xake, bolo-joko, boxeo, ping-pong eta softball taldeak dauzkalarik. Hiri honetako talde nagusia den Hamburg SV futbol taldearekin usadiozko lehia izan eta biek hiriko derbia jokatu izan ohi dute.

FC St. Pauli
Ezizena(k)Die Freibeuter der Liga
(Ligako Piratak)
Sorrera1910eko maiatzaren 15a
Futbol zelaiaMillerntor-Stadion
edukiera: 29.063 lagun
inaugurazioa: 1993
PresidenteaAlemania Oke Göttlich
EntrenatzaileaAlemania Olaf Janßen
Liga2. maila
2021/225.a
Webguneawww.fcstpauli.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Mundu osoan ospea baldin badu, kausa sozialen alde jardun eta bere zaletu komunitate herrikoiarengatik da, zaletuak nagusiki ezker politikoa eta kontrakultura mugimenduen aldekoak dira, horrek Alemaniako nahiz beste herrialde askotako ezkerreko zaletu aurrerakoien talde oso gogoko eta estimatua bilakatu du.

Historia

1910eko maiatzaren 15an sortua izan zen, jokolekua eta egoitza Hanburgoko Sankt Pauli barrutian dagoen Millerntor-Stadion estadioan du, Europa osoko auzo gorri ospetsuenetakoa dena.

XXI mendean Bundesligako bigarren mailan aritu da orohar, baina bi aldiz lortu du maila gorenera igotzea, bietan ere denboraldi bakarrerako (2001-02 eta 2010-11).

Palmaresa

  • Bigarren maila (4): 1964, 1966, 1972, 1973, 1977
  • Bigarren Bundesliga (0): bigarrena 1988, 1995 eta 2010an.
  • Hanburgoko Kopa (4): 1986, 2004, 2005, 2006

Bitxikeriak

Taldea apala izan arren Alemanian nahiz nazioartean ospe handia du, kirolatik at ezker muturreko ideologiekin estuki lotua baitago. Alemanian jarraitzaile eta babes handienetakoa duen futbol taldea delarik, denera 200 zaletu taldetik gora dituelarik, horietako asko atzerrian. 1980ko hamarkadan bere urrezko aroa bizi izan zuen, garai hartan Bundesligan jokatzeaz gain kultuzko futbol taldea bilakatu zen. Alemanian futbol partiduetan ikur naziak debekatzen lehenbiziko taldea izan zen, garai hartan gaur egun dituen joera komunista, sozialista eta anarkistera lotuz, Die Freibeuter der Liga (Ligako Piratak) ezizena bereganatu zuelarik.

Talde honetako etxeko partiduen hasieran AC/DC australiar rock musika taldeko Hells Bells abestia jarri ohi dute.

Hiri honetako talde nagusia den Hamburg SV futbol taldearekin usadiozko lehia du, eta futbol talde hark duen eskuin muturreko talde txiki baina nabarmeneko zaletuekin zer esanik ez. Talde hark bere estadioa hiriaren kanpokaldean duenez eta FC St. Pauliko estadioa hiriaren erdigunean dagoenez, St. Pauliko zaletuek bere taldea hiriko "benetazko" taldetzat dute, maiz Hamburgo SV taldeko zaletueei “Amburgo, Amburgo: Vaffanculo!” ("Hanburgo, Hanburgo: popatik hartzera!) italiar ezker muturreko abestia abestu ohi dietelarik, futbol talde horren egoitza Hanburgotik kanpo dagoela azpimarratu nahizik.

Halere, ezinikusi handiena 1990ko hamarkadan F.C. Hansa Rostock futbol taldeko zaletuekin izan zuten, maiz bi taldeen arteko zaletuen arteko liskar edo istilu larriak izan zirelarik. Halere, talde hartako zuzendaritzak ultraeskuindar zaletu horiek kontrolpean jarri eta debekatu eta bi futbol taldeak mailaz jeitsi edo aldatzearen ondorioz lehia hura gaur egun amaitua dago.

Bestalde, Eskoziako Glasgow hiriko Celtic FC futbol taldearekin berebiziko lotura du, bi taldeen arteko jarraitzaileak bereziki anaikidetuta daudelarik, Celtic FC taldeak Europan jokatutako partidu ugaritan Fc St. Pauliko jarraitzeak ikusteaz gain, Millerntor-Stadiom estadiZoko partiduetan bertako zaletuak Celtic FC taldearen ikurrak eta jazkera erakutsi ohi dutelarik, bai eta bertako saltokian eskoziar taldeko jazkera ere salgai dagoelarik. Gainera, St. Pauliko taldeek ere Celtic FC taldeko zaletuen antzera You'll Never Walk Alone ereserkia abestu ohi dute.

Celtic FC futbol taldearen ereserkia idatzi eta haren zaletu sutsua den The Wolfe Tones irlandar musika taldeak FC St. Pauli eta Celtic FC taldeei abestia konposatu eta eskeini zien.[1]

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.