FC Lokomotiv Mosku
Moskuko Lokomotiv Fubol Taldea (errusieraz: Футбольный клуб «Локомотив» Москва) Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Bere emaitzarik onena XXI mendean izan ditu.
FC Lokomotiv Mosku | |||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Datuak | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Mota | futbol-kluba | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Errusia | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Errusiako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Estadioa | RZD Arena (en) : Preobrazhenskoye District (en) 55.80355°N 37.74117°E 27.320 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Agintea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehendakaria | Vladimir Leonchenko (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Mikhail Galaktionov (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Egoitza nagusi | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Jabea | Russian Railways (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Babeslea | Russian Railways (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Zeren jabe | RZD Arena (en) eta MSA Lokomotiv (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Sorrera | 1923 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
webgune ofiziala |
Historia
Sorrera eta lehenengo urteak
Sorrera 1923ko abuztuaren 12an izan zuen Urriko Iraultzaren Taldea izenarekin. 1931an Kazanka izena hartu zuen eta 1936an Lokomotiv Mosku, izan ere Garraio ministrio sobietarraren Lokomotiv borondatezko kirol elkarteak bereganatu baitzuen. 1936an bertan Sobietar Batasuneko Kopa irabaztea lortu zuen.
Sobietar Batasunaren garaiak ez zitzaizkion oso oparoak izan. 1951ean bigarren mailara jeitsi zen. Berehala errekuperatu eta piztualdi bat izan zuen 1957an bigarren kopa eta 1959an Sobietar Batasuneko Ligan bigarren eginez.
Nazio artean ezaguna
1955ean Lokomotivek Nazioartean jokatzeari ekin zion, talde sobietarrek egiten ez zutena. Europan, Asian, Afrikan eta Ipar Amerikan ere jokatu zuen. Ohitura hau 80. hamarkadaren bukaerararte mantendu zuen eta honi esker puntako taldea ez izan arren mundu guztian ezaguna bihurtu zen Lokomotiv.
XXI mendea
Sobietar Batasuna desegin ondoren emaitza hobeak lortu ditu Lokomotivek. Yuri Semin entrenatzaielaren eskuytik 1996 eta 1997ko Errusiako Kopak irabazita Europako Futbol Errekopa jokatzeko aukera izan zuen eta birritan jarraian final aurrekoetara iritsi zen. 2002an Errusiako Liga irabazi zuen Moskuko Spartaken aldiari amaiera emanez. 2004an ere berriz irabazi zuen Liga eta 2005an Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa. 2007an ere Kopa lortu zuen.
Azken denboraldietan titulurik jaso gabe izan ondoren azken urteetan Liga bat (2017-18) eta bi Kopa irabazi ditu, 2015ean luzapenean FC Kuban Krasnodar garaituta eta 2017an Ural Jekaterinburg taldea.
Uniformea
|
|
|
|
|
Palmaresa
Sobietar Batasuneko txapelketak: 2
- Sobietar Batasuneko Liga (0):
- bigarrena 1959an.
- Sobietar Batasuneko Kopa (2):
- 1936, 1957
Errusiako txapelketak: 15
- Errusiako Liga (3):
- 2002, 2004, 2017-18
- Errusiako Kopa (9):
- 1996, 1997, 2000, 2001, 2007, 2015, 2017, 2019, 2021
- Errusiako Superkopa (3):
- 2003, 2005, 2019
Nazio arteko txapelketak: 1
- Estatu Independenteen Erkidegoko Kopa (1)
- 2005
- Europako Futbol Errekopa (0)
- final aurrekoak 1998 eta 1999an.
Euskal taldeen aurkako partidak
1937an Euskal selekzioaren aurka jokatu zuen Moskuko Lokomotiv taldeak. 1-5 izan zen emaitza, euskaldunen alde[1].
Lagunarteko partida horrez gain, Lokomotivek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2011-12 | UEFA Europa League | Final hamaseirenak | Lokomotiv Athletic | 2-1 1-0 | Athletic Lokomotiv |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) MarcaTV. (2018-02-14). «Lokomotiv de Moscú 1 Selección de Euzkadi 5 (1937)» MarcaTV (Noiz kontsultatua: 2023-04-08).
Kanpo estekak
- (Errusieraz)(Ingelesez) Webgune ofiziala