FK Dnipro

FK Dnipro (ukraineraz Футбо́льний Клуб Дніпро́) Ukrainako Dnipro hiriko futbol talde profesionala da. Sobietar Batasuneko bi liga eta kopa bat irabazi zituen. 2014an Ukrainako ligan bigarrena izan da eta 2015ean UEFA Europa Leagueko finala jokatu du.

FK Dnipro
Sorrera1918
Futbol zelaiaDnipro-Arena
edukiera: 31.003 lagun
inaugurazioa: 2008
PresidenteaUkraina Ihor Kolomoyskyi
EntrenatzaileaUkraina Oleksandr Poklonskyi
Liga2. mailan
2018-198.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2015eko UEFA Europa Leagueko finala jokatu zuen taldea.

Historia

Sorrera

Petrovsky lantegian sorturiko BRIT (Brianskyi Robitnychyi Industrialnyi Tekhnikum) lantegian du jatorria. Lehen Mundu Gerra garaian taldea sakabanatu egin zen baina 1925 urtean BRIT inguruko jendeak talde berria osatu zuen, hasieran Petrovsky factory izenarekin eta 1926an Petrovets izen ofiziala hartu zuen.

Sobietar garaia

1947an agintari komunistek Dynamo Dnipropetrovsk izena eman zioten baina 1949 eta 1961 artean Metalurh Dnipropetrovsk izan zen. Metalurh izenak "metalaren langileak" esan nahi du. 1961ean Dnepr Dnipropetrovsk bihurtu zen. Urte guzti hauetan emaitza apalak izan zituen baina 80. hamarkada "urrezko aroa" iritsi zen. Sobietar Batasuneko 6 titulu irabazi zituen, tartean bi liga eta kopa bat.

Ukraniako garaia

Ukrainako ligak hastearekin batera Dinamo Kiev eta Xakhtar Donetsk taldeen atzean egotea egokitu zaio. bi aldiz izan da bigarren ligan eta beste bost aldiz hirugarren. Kopan ere ez du zorterik izan, hiru final jokatu baititu eta hiruretan Xakhtar Donetsken aurka galdu du.

2014 urtean ligako bigarren postua eskuratu du. 2014-15 urtean UEFA Europa Leagueko finalera iritsi da eta Sevillaren aurka jokatu du. 3-2 emaitzaz galdu du.

Palmaresa

Sobietar Batasunean: 6

Ukrainan: 0

Nazioartean: 0

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.