Ingalaterrako Futbol Kopa
FA Cup (Football Association Challenge Cup) edo Ingalaterrako Futbol Kopa urtero Ingalaterran jokatu ohi den futbol lehiaketa bat da. Gaur egun 700 talde baino gehiago lehiatzen dira. Herrialde barneko munduko kopa guztien artean ospe handienekoa dela jo ohi da.
Ingalaterrako Futbol Kopa Football Association Challenge Cup | |
---|---|
Antolatzailea | The Football Association |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1871 |
Eremua | Ingalaterra Gales |
Taldeak | 736 |
Garaipen gehien | Arsenal (14 Kopa) |
Txapelduna | Manchester City (2022-23) |
Webgunea | www.thefa.com |
Historia
1871an jokatu zen lehenbiziko FA Cup lehiaketa. Munduko futbol lehiaketa zaharrena da.
1916tik 1919rarte Lehen Mundu Gerra dela eta jokatzeari bertan behera laga zitzaion. 1940 eta 1945 artean Bigarren Mundu Gerrak lehiaketa berriz ere etetea derrigortzen du.
Lehiaketa sistema
Lehiaketa sistema partida bakarreko kanporaketa zuzenean oinarritzen da, lehiaketa talde guztiek osatzen duten taula orokor batean antolatuta dagoelarik. Berdinketa kasuan, lehenengo partidan kanpoko taldea izan denaren futbol-zelaian partida gehigarri bat jokatu ohi da. Beste berdinketa bat jazo ezkero, bisitari gisa gol gehien sartu dituen taldea hurrengo txandara igaroko dela esan nahi du. Berdinketak jarraitu ezkero, penalty jaurtiketara jo ohi da. Ingalaterrako Futbol Kopako txapeldunak datorren urterako UEFA Europa League txapelketan jokatzeko postua bereganatzen du.
Egoitzak
Usadioz Ingalaterrako Futbol Koparen finala Londresko Wembley Stadium zelaian jokatu ohi da. Halere zelai horren zaharberritzea dela eta, 2001tik aurrera Galesko Cardiff hiriburuan dagoen Millennium Stadium zelaian jokatu zen. 2008tik aurrera Wembley berriz ere finalaren egoitza bilakatu zen. Antzina beste zelai batzuetan ere jokatu zen: Kennington Oval (1872 eta 1874-92), Crystal Palace Park (1895-1914), Stamford Bridge (1920-22), eta 1873an Fulhamgo Lillie Bridge zelaian (London) el 1873. Finalerdiak futbol-zelai neutraletan jokatu ohi dira.
Babesleak
FA Cup lehiaketa 1994-95tik aurrera babestuta dago, halere bere izen ofiziala ez du aldatu. Lehiaketaren babesleak orain arte honako hauek izan dira:
- 1995-1998: Littlewoods
- 1999-2002: AXA
- 2003-2006: Carlsberg, McDonald's, Nationwide, Pepsi, Umbro
- 2006-2010: E.ON
Finalak
Talde guztiak ingelesak dira banderarekin markaturiko eskoziarrak eta galesak ezik.
- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketetan.
Txapeldunak
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
Arsenal | 14 | 1930, 1936, 1950, 1971, 1979, 1993, 1998, 2002, 2003, 2005, 2014, 2015, 2017, 2020 |
Manchester United | 12 | 1909, 1948, 1963, 1977, 1983, 1985, 1990, 1994, 1996, 1999, 2004, 2016 |
Tottenham Hotspur | 8 | 1901, 1921, 1961, 1962, 1967, 1981, 1982, 1991 |
Chelsea | 8 | 1970, 1997, 2000, 2007, 2009, 2010, 2012, 2018 |
Liverpool | 8 | 1965, 1974, 1986, 1989, 1992, 2001, 2006, 2022 |
Manchester City | 7 | 1904, 1934, 1956, 1969, 2011, 2019, 2023 |
Aston Villa | 7 | 1887, 1895, 1897, 1905, 1913, 1920, 1957 |
Blackburn Rovers | 6 | 1884, 1885, 1886, 1890, 1891, 1928 |
Newcastle United | 6 | 1910, 1924, 1932, 1951, 1952, 1955 |
Wanderers | 5 | 1872, 1873, 1876, 1877, 1878 |
West Bromwich Albion | 5 | 1888, 1892, 1931, 1954, 1968 |
Everton | 5 | 1906, 1933, 1966, 1984, 1995 |
Sheffield United | 4 | 1899, 1902, 1915, 1925 |
Bolton Wanderers | 4 | 1923, 1926, 1929, 1958 |
Wolverhampton Wanderers | 4 | 1893, 1908, 1949, 1960 |
Sheffield Wednesday | 3 | 1896, 1907, 1935 |
West Ham United | 3 | 1964, 1975, 1980 |
hainbat | 2 | Taldeak: Bury, Old Etonians, Preston North End, Nottingham Forest, Sunderland eta Portsmouth |
hainbat | 1 | Taldeak: Oxford University, Royal Engineers, Clapham Rovers, Old Carthusians, Blackburn Olympic, Notts County, Bradford City, Barnsley, Burnley, Huddersfield Town, Cardiff City, Derby County, Charlton Athletic, Blackpool, Leeds United, Southampton, Ipswich Town, Coventry City, Wimbledon, Wigan Athletic eta Leicester City |
Ikus gainera
Kanpo estekak
- FACup edo Ingalaterrako Futbol Koparen webgunea (Ingelesez)