FAO

FAO (ingelesez Food and Agriculture Organization, euskaraz Elikadura eta Nekazaritza Erakundea) Nazio Batuen Erakundeko agentzia espezializatua da. Haren helburu garrantzitsuena nazioartean gosearen aurkako lana gidatzea da. FAOren baitan estatu guztiek parte hartzen dute, besteak beste, informazio eta ezagutza trukaketan eta herrialde azpigaratuetako nekazaritza hobetu eta eguneratzeko ahaleginetan. Horrez gainera, gaur egun beste hainbat alorretan ere lan egiten du, hala nola, elikadura segurtasunean, basogintzan, arrantzan, eta abarretan.

FAO
fiat panis
Datuak
MotaNazio Batuen agentzia espezializatua eta argitaletxea
Jarduera
KidetzaDigital Public Goods Alliance (en) Itzuli
Eskumendekoak
Somalia Water and Land Information (en) Itzuli, FAO Representation in Ghana (en) Itzuli, FAO Representation in China (en) Itzuli eta FAO representation in Kenya (en) Itzuli
Agintea
Zuzendari exekutiboaMohammed Shia' Al Sudani (en) Itzuli
Egoitza nagusi
  • Erroma
  • 41.8823°N 12.4883°E / 41.8823; 12.4883
JabeaNazio Batuen Erakundea
Zeren jabe
Food and Agriculture Organization Corporate Statistical Database (en) Itzuli
Historia
Sorrera1945eko urriaren 16a
Ordezkatzen duInternational Institute of Agriculture (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: UNFAO Twitter: FAO Instagram: fao LinkedIn: fao Youtube: UCtu8MkufmVgxS8_Ocl7mMig Pinterest: unfao TikTok: fao Flickr: faonews Souncloud: unfao Edit the value on Wikidata

1945eko urriaren 16an sortu zen Quebecen. FAOren bulego nagusiak Washingtonen egon ziren hasieran, baina 1951tik aurrera Erroman daude. 2006ko apirilean 190 kide zituen (189 estatu eta Europako Batasuna). FAOren goiburua latinezko fiat panis da; euskaraz egon bedi ogia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.