F.W. Murnau
Friedrich Wilhelm "F. W." Murnau (Bielefeld, 1888ko abenduaren 28a - Santa Barbara, 1931ko martxoaren 11) alemaniar zinema zuzendari eta gidoilaria izan zen.
F.W. Murnau | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Friedrich Wilhelm Plumpe |
Jaiotza | Bielefeld, 1888ko abenduaren 28a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Santa Barbara (Kalifornia), 1931ko martxoaren 11 (42 urte) |
Hobiratze lekua | Südwestkirchhof Stahnsdorf (en) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza: trafiko-istripua |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea Ernst Busch Academy of Dramatic Arts (en) |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Bora Bora |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema drama |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
filmmuseum-berlin.de… | |
| |
Ahotsik gabeko zineman eragin handia lortu zuen zuzendaria izan zen. Bere benetako izena Friedrich Wilhelm Plumpe zen.
1920ko hamarkadan, alemaniar espresionismo mugimenduaren barruan kokatu dezakegu. Bere lanen artean, Fausto filma aurkitu dezakegu.
Biografia
Max Reinhardten konpainian hasi zituen antzerki-ikasketak, baina Lehen Mundu Gerra hasi zenean ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen. Propagandako zenbait film egin ondoren, zinemagintzari ekin zion antzerkia utzita, eta zinema mutuko zuzendari nagusietako bat bihurtu zen.
Haren lehen lan handia Nosferatu (1922) izan zen, garai hartan arrakasta handirik izan ez zuena. Beste lan bikain batzuen ondoren Azkena (1924, "Der Letzte Mann") egin zuen; artean pentsaezinak ziren kamera-mugimenduak egin zituen hartan, eta irudi hutsez, idatzizko hitzik gabe, eskaintzen den zinema mutuko film bakanetarikoa da. Arrakastak Tartufo (1925) eta Fausto (1926) lan garestiak egitera bultzatu zuen. Hollywoodera joan eta han Sunrise (1927, "Egunsentia") zoragarria egin zuen. Tirabirak izan zituen ekoizleekin, ordea, eta Hollywoodetik joan zen. Flaherty dokumental egilearekin elkartu zen Hegoaldeko itsasoan Tabu (1931) izeneko filma egiteko, baina estreinatu baino lehen hil zen auto istripuz. F.W. Murnau
Filmografia
Filma | Urtea | Oharrak |
---|---|---|
Der Knabe in Blau | 1919 | Galdurik |
Satan | 1920 | Galdurik |
Der Bucklige und die Tänzerin | 1920 | Galdurik |
Der Janus-Kopf | 1920 | Galdurik |
Abend – Nacht – Morgen | 1920 | Galdurik |
Sehnsucht | 1921 | Galdurik |
Der Gang in die Nacht | 1921 | |
Schloß Vogelöd | 1921 | |
Marizza, genannt die Schmuggler-Madonna | 1922 | |
Der brennende Acker | 1922 | |
Nosferatu, eine Symphonie des Grauens | 1922 | |
Phantom | 1922 | |
Die Austreibung | 1923 | Galdurik |
Komödie des Herzens | 1924 | Gidoilaria bakarrik |
Die Finanzen des Großherzogs | 1924 | |
Der letzte Mann | 1924 | |
Herr Tartüff | 1925 | |
Faust | 1926 | Azken alemanezko filma |
Sunrise: A Song of Two Humans | 1927 | |
4 Devils | 1928 | Galdurik |
City Girl | 1930 | |
Tabu | 1931 |