F.C. Hansa Rostock

F.C. Hansa Rostock (izen osoa F.C. Hansa Rostock e.V.) Alemaniako Rostock hiriko futbol taldea da. Gaur egun hirugarren mailan ari bada ere, 1991ean Ekialdeko Alemaniako Liga eta Kopa irabazi zituen eta Alemania Bateratuko Bundesligan aritu zen ekialdeko bi taldeetako bat izan zen.

F.C. Hansa Rostock
Ezizena(k)Hansa
Sorrera1965 (Empor Rostock 1954ean)
Futbol zelaiaDKB-Arena
edukiera: 29.000 lagun
inaugurazioa: 1954
PresidenteaAlemania Michael Dahlmann
EntrenatzaileaAlemania Uwe Ehlers
Liga3. Bundesliga
2016-1715.a
Webguneahttp://www.fc-hansa.de
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

Sportclub Empor Rostock taldea 1954ean sortu zen. Garai hortan ordean eskubaloiko atalak indar handiagoa zeukan futbol atalak baino. 1965eko Ekialdeko Alemaniako kirol taldeen berrantolaketaz baliatuz futbolo atalak bere bideari ekin zion, klub berriaren izena Fußball Club Hansa Rostock izango zelarik ordutik aurrera. Bigarren mailatan ibili ondoren 80. hamarkadan lehenengo maila egin zuen salto eta Ekialdeko Alemaniako azkenengo liga eta kopa eskuratu zituen 1991ean. Honek Alemania bateratuko Bundesligan sartzea ahalbideratu zion, bigarren gelditu zen Dynamo Dresdenekin batera. 2005ean maila galdu zuen eta 2011tik aurerra 3. mailan ari da jokatzen.

Palmaresa

Bitxikeria

2002ko abenduaren 1ean jokaturiko partida batean sei atzerritar atera zituen eta seiak suediarrak ziren.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.