Föhr
Föhr Alemaniako uhartea da. Iparraldeko Frisiako uhartetan dago kokatuta, Wadden itsasoan. Politikoki Nordfriesland barrutian dago, Schleswig-Holstein estatuan. Föhr Ipar itsasoan Alemaniak duen bigarren uharte handiena da.[1]
Föhr | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 13 m |
Mota | uharte |
Luzera | 12,5 km |
Zabalera | 8,5 km |
Azalera | 82,82 km² |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 54°43′N 8°30′E |
Honen parte da | North Frisian Islands (en) ![]() |
Estatu burujabe | ![]() |
Alemaniako estatua | ![]() |
Rural district of Schleswig-Holstein | Nordfriesland barrutia |
Amt | Föhr-Amrum |
Ur-gorputza | Wadden itsasoa |
Leku geografikoa | Ipar itsasoa |


Geografia
Föhr Sylt uhartearen hegoekialdean dago. Alemaniako uharteen artean, hau da handiena eta populazio gehiena duena. Föhr "uharte berdea" bezala ezaguna da; Sylt eta Amrum uharteen babesa du eta horri esker begetazio handiago du beste uharteekin konparatuta.
Föhr helburu turistiko ezaguna da. Joateko modu bakarra ferrya da. Uhartearen ipar eta iparmendebaldea Ipar itsasoaren parke nazioanalaren barruan dago.
2008an uharteak 8.593 biztanle zituen.[2]
Herriak
Wyk auf Föhr uhartearen udalerri bakarra da eta turismo gune garrantzitsua. Gainera, Föhrren hamasei herrixka daude, hamaiketan antolatuta, Amt Föhr-Amrum barruan:
- Alkersum (iparraldeko frisoieraz: Aalkersem)
- Borgsum (Borigsem)
- Dunsum (Dunsem), Lesser eta Gran Dunsum barruan daude
- Midlum (Madlem)
- Nordseebad Nieblum (Njiblem eta Guating)
- Oevenum (Ööwnem)
- Oldsum (Olersem), Toftum barrutiak (Taftem) y Klintum (Klantem)
- Süderende (Söleraanj)
- Nordseebad Utersum (Ödersem eta Hedehüsem)
- Witsum (Wiisem)
- Wrixum (Wraksem)
Ekonomia
Föhr uhartearen ekonomia neurri handi batean turismoaren menpe dago. Nekazaritza eta [larre|belarraren]] ekoizpena ere garrantsitzuak dira. Wyk auf Föhrreko portuan arrantza itsasontziak daude, bereziki muskuiluak biltzeko.
Erreferentziak
- Margot y Nico Hansen, eds. (1971): Föhr – Geschichte und Gestalt einer Insel. Münsterdorf: Hansen & Hansen, 25 or.
- https://web.archive.org/web/20121129062035/http://www.amt-foehr-amrum.de/f_portr.htm
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Alemanez):Webgune ofiziala.
- (Alemanez):Foto aérea